ARGIAko edukiak mugikorrean jaso nahiko al zenituzke?


2009ko maiatzaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
telefono mugikorra

Argi dago gailu mugikorrak gero eta gehiago erabiltzen direla eta dirutza itzelak mugitzen direla sektore horren inguruan. Baina gure inguruko kontsumo ezaugarrien daturik ez daukagu, edo nik behintzat ez ditut ezagutzen: Euskaldunak edo euskal herritarrak zertarako erabiltzen du mugikorra? Hitz egiteko? Jolasteko? Eguneko albisteak jasotzeko? Informazio praktikoa kontsultatzeko…?

Ez zait iruditzen albisteak mugikorretatik asko irakurriko direnik, informazio praktikoaren kontsultari zentzu gehiago ikusten diot: zer tren har dezaket orain Donostiara joateko? Zer film ikusiko dut?… Are gehiago ekintza zehatzetarako;  sarrerak erosteko, adibidez.

Edozein modutara, galdera bat egin nahiko nieke gure irakurleei: ARGIAko edukiak zuen mugikorretan jasotzerik nahiko al zenukete? Zein eduki? Eta zer erabilera ikusten diozue?

Bide batez, ea Eustat edo antzerako erakunderen batek gorago aipatutako datuak ezagutzeko azterketarik egiten duen.

Eta orain agindutako hamaika ondorioak:

  • Mugikorretara egokitutako nabigatzailerik onenetakoa Opera da (edozein webgune nabigatzaile hau daraman mugikor batean nola ikusiko den ere froga daiteke).
  • Mugikorrek erabiltzen dituzten sistema eragileek ordenagailuek duela hiru urte zituzten ezaugarriak dituzte.
  • Diseinuak sinplea izan behar du, lehen pantailak webean baino garrantzi gehiago dauka.
  • Menuaz gain, bilatzaileak berebiziko garrantzia dauka, mugikor batean ezin baitugu orrialde normal batean bezala nabigatu edukiak aurkitzeko.
  • Mugikorrak ez daude oso prestatuak flash irakurtzeko
  • Tekla bidezko (acceskey) nabigazioa ezartzen badugu (praktika ona) sarritan ez dabil, mugikorren fabrikatzaile gehienek tekla horiei beste funtzio batzuk egokitu baitizkiete.
  • Orri bakoitzeko gehienez hamar esteka eman behar dira eta ez dira bost maila baino gehiago hierarkizatu behar eduki bat topatzeko.
  • Telefono zenbakietan klik egin eta mugikorra zuzenean deika has dadin nahikoa da kode hau ezartzea: <a href=tel:943371545>943 37 15 45</a>
  • Mikroformatuen bidez gure mugikorreko agendara helbide eta telefonoak modu errazean deskargatzeko aukera dago. Informazio gehiagorako: microformats.org/code/hcard/creator
  • Jartzen dugun informazioak praktikoa izan behar du.
  • Gure edukiak mugikorrerako prestatu nahi baditugu, lau aukera ditugu, merkeenetik garestienera sailkatuta:
  1. Ezer ez egin: webgune osoa nabigatzaileari txikitzen utzi.
  2. Formatua kendu, nabigatzaileek webgunea modu sinpleagoan erakutsi dezaten.
  3. CSSetan oinarritutako diseinua egin: CSS estilo bat webgune normalarentzat eta beste bat mugikorretarako.
  4. Web mugikorra sortu: Mugikorretarako egokitutako aplikazioa izango dela hasieratik pentsatu.

Azkenak
40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


2025-05-22 | Gedar
Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean

Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.


2025-05-22 | Axier Lopez
Alemaniako Red.media hedabidea itxiarazi dute

ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]


Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

Asteazkenean lau foruzain, bi alkate ohi eta bi kazetari izan dira haien testigantzak ematen. Geroago, amaiera amaigabean, akusazio partikularraren 11 bideo eta albistegi ikusi eta itzuli dira gaztelerara: desobedientzia zibila begien aurrean. Oso luze joan da, luzeegi.


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Baionako gizon bat epaitzen ari da Paueko Auzitegia, zortzi adin txikiko bortxatzea leporatuta

Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Gorka Ovejero, AHTren kontrako plataforma: “Zundaketen lana sabotajeen bidez oztopatzen ari omen dira, baina salaketarik ez da egin”

Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu... [+]


Erresuma Batuak bertan behera utzi ditu Israelekin zuen akordio komertzial berrirako negoziazioak

Europako Batasunak ere Israelekin dituen akordio komertzialak “berrikustea” erabaki du, 27 estatutik 17k aldeko botoa eman eta gero. Dagoeneko 53.000 hildakotik gora eragin ditu Netanyahuren gobernuak.


Enkarterrin zentral eoliko bat egiteko proiektua atzera bota du Jaurlaritzak, ingurumen kalte larriak eragingo lituzkeelako

Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]


2025-05-21 | Nicolas Goñi
Banku handiek klima aldaketan inbertitzen dute, baina ez da konponbidea sustatzeko

Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]


Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


Antiwokismoa: eskuin muturraren maskara berria
Jule Goikoetxea: “Euskal Herrian ere Trumpek eta Mileik gorroto duten guztia da woke”

Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta... [+]


Eguneraketa berriak daude