Pasa den hilaren 21ean eta 22an Web Mugikorra. Ezagutu eta ikasi web orrialdeak testuinguru mugikorrera egokitzen edo sortzen ikastaroan izan nintzen, Miramon Enpresa Digitalaren egoitzan, Donostian. Ikastaroa Gorka Juliok (Elurnet) eman zuen. Bi egun haietan ateratako hamaika ondorio orokor laburbiltzea erabaki dut. Baina hori baino lehen gogoeta bat.
Argi dago gailu mugikorrak gero eta gehiago erabiltzen direla eta dirutza itzelak mugitzen direla sektore horren inguruan. Baina gure inguruko kontsumo ezaugarrien daturik ez daukagu, edo nik behintzat ez ditut ezagutzen: Euskaldunak edo euskal herritarrak zertarako erabiltzen du mugikorra? Hitz egiteko? Jolasteko? Eguneko albisteak jasotzeko? Informazio praktikoa kontsultatzeko…?
Ez zait iruditzen albisteak mugikorretatik asko irakurriko direnik, informazio praktikoaren kontsultari zentzu gehiago ikusten diot: zer tren har dezaket orain Donostiara joateko? Zer film ikusiko dut?… Are gehiago ekintza zehatzetarako; sarrerak erosteko, adibidez.
Edozein modutara, galdera bat egin nahiko nieke gure irakurleei: ARGIAko edukiak zuen mugikorretan jasotzerik nahiko al zenukete? Zein eduki? Eta zer erabilera ikusten diozue?
Bide batez, ea Eustat edo antzerako erakunderen batek gorago aipatutako datuak ezagutzeko azterketarik egiten duen.
Eta orain agindutako hamaika ondorioak: