Araxes ibaian zaborra botatzea leporatzen diote Tolosako enpresa bati

  • Uren Legea eta Datuen Babeserako Araudia hausteagatik Tolosako enpresa bateko arduraduna zigortzea proposatu du Guardia Zibilak. Araxes ibaiertzean, Nafarroako Araitz udalerriaren parean, zabor eta dokumentu ugari isurtzea egozten diote.


2020ko ekainaren 04an - 12:06
Guardia Zibila hondakinak jasotzen
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zabor kopuru handiak eta dokumentazio hondarrak topatu zituzten Araitz udalerrian, NA-1300 errepidetik gertu dagoen Araxes ibaiertzeko bide batean.

Guardia Zibilaren oharraren arabera, ustezko delituaren egileak hondakinak ibaira botatzen saiatu ziren, gehienak mendi-magalean utzita. Dena den, ezin daiteke jakin zenbat hondakin isuri ote zuten zehazki zuzenean ibaira. Antza denez, hondakinak higiezin bateko berrikuntza edo garbiketa lanetatik datoz; izan ere, eraikuntzako materialaren eta kontabilitateko artxiboen fakturen arrastoak aurkitu zituzten beste hainbat hondakinen artean.

Egiletza

Bertan lortutako datuak oinarri, Guardia Zibilak materialaren jabea aurkitu du. Orioko bizilaguna da, eta berea da materiala hartu zuen enpresaren jabetza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Eguneraketa berriak daude