Aranaldek intsumisioarekin erantzungo dio Espainiaratze aginduari

  • Pariseko Kasazio Gorteak Espainiaren euroagindu eskaera onartu ostean, Jokin Arenalderen etxe inguruan dago Frantziako polizia. Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko mintzaideak hainbat hedabideetara bidalitako gutun batean adierazi du intsumisiorako jarrera hartuko duela.


2013ko urriaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jokin Aranalde Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko mintzaidea. (Irudia: Kezeta.info)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Frantziako justiziak EIPKren bide orria oztopatzeko "epaiketa politikoa” egin diola salatu du Aranaldek gutunean. Horren aurrean, Euskal Herriarekiko konpromisoak bultzatuta, intsumisioaren aldeko hautua eginen duela jakinarazi du. "EIPK-ko bozeramailetako bat izanik, nire konpromisoa delako azken iheslari eta deportatuak Euskal Herrira ekartzea, guztiok herri libre batean bizi gaitezen" gehitu du.

Polizia frantsesak 2013ko ekainean atxilo hartu zuen, Miarritzen egindako Herria dugu Arnas ekitalditik ondotik, Beñat Atorrasagasti eta Aitor Zubilaga Mintzakide taldeko kideekin batera. Epailearen aurrean deklaratu ostean aske utzi zuten, epaiketa egin bitartean. Deklarazio horretan, Hego Euskal Herrian hiru aldiz atxilotua izan zela eta torturak jasan zituela aitortu zion magistratuari; eta beldurturik Ipar Euskal Herrira ihes egin zuela.

Euroagindu erabakia jakin eta biharamunean Frantziako polizia Aranaldek bizileku duen Nafarroa Behereko Irisarri udalerrira gerturatu da atxilotzeko asmoz.

Gutunean, herritar guztiei mobilizatzera dei egiten die, “nahi eta behar dugun benetako bakea lortze aldera”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iheslariak
Eguneraketa berriak daude