Arabako patronala kexu eta mehatxuka, Gasteizko zerga igoera dela-eta

  • Ekonomiaren Jarduerarako Zerga %1,93 ordaindu behar izatea enpresen "sinesgarritasunaren aurkako erasoa" da, SEAren arabera. Gasteizko Udalarekin harremanak apurtuko dituela ohartarazi du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 02an - 15:59

SEA Arabako enpresariak erakundeak gogor kritikatu du Gasteizko Udalak Ekonomia Jardueraren Zerga (EJZ) %1,93 igotzeko hartu duen erabakia. Arabako Enpresariak erakundearen lehendakari Pascal Gomezek gaur goizean egindako agerraldian udalarekin harremanak apurtzeko mehatxua egin du, 2015ean EAJ, PP eta PSE udal taldeekin sinatu zuen akordio betetzen ez bada.

Akordio horrek 2015-16-17 hirurtekoan EJZ-ren koefizientearen zenbatekoa zehazten zuen eta orain udalak onartu duen hitzarmena “gure erakundeen kaudimena eta sinesgarritasun ekonomikoaren aurkako erasoa” dela uste du SEAk.

Aurreko urriaren 28an Udal-Gobernuak, EH Bildu eta Irabazirekin adostu zuen moduan, hurrengo ekitaldian milioi bat eurotik gora fakturatzen duten enpresek ere ordaindu behar izango dute zerga hau; orain arte, fakturazio-muga bi milioi eurotan zegoen. Horrez gain, zerga kalkulatzeko koefizientea igotzea adostu dute; 1,14tik 1,93ra.

Neurri honen eraginez, “500 lanpostu galduko dira eta 3.000 enpresei eragingo die”, ohartarazi du Gomezek. Aurretik adostutako akordioa bete ezean, udalarekin harremanak apurtu behar izango dituela adierazi du Arabako Enpresariak erakundearen lehendakariak.

 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren “normaltasunera”

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Eguneraketa berriak daude