Arabako Mendiak Aske plataformak sei mendi martxa egingo ditu urrira arte, zentral eolikoen eraikuntzaren aurka egiteko. Bigarrena, uztailaren 24an egingo dute Arkamu mendilerroko Axkoeta eta Jokano mendietatik.
Zentral eolikoen proiektuak Arabako hainbat mendiri eragingo die. Arabako Mendiak Aske plataformak gune horietan sei martxa antolatu ditu urrira arte, eraikuntza planak gelditzea eskatzeko. Bigarren martxa Axkoetatik (Erriberagotia) eta Jokanotik (Kuartango) egingo da, Arkamu mendilerroko Montemayor gailurrera.
“Mehatxatutako natura ondarea ezagutarazteko” asmoaz gain, “enpresa eta agintariek natura guneak babesten dituzten figurak errespetatzen ez dituztela” erakutsi nahi du elkarteak. Arkamu Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) da, eta haize-sorgailuak ezartzea debekatuta dagoen arren, hirugarren aldiz eskatu dute bertan zentral eoliko bat eraikitzeko.
"Gure agintarien kasuan, badirudi enpresa pribatuen interesak lehenesten dituztela komunitatearen interesen aurretik”, azaldu dute Arabako Mendiak elkartetik. Gainera, salatu dute enpresek presioa egingo dutela, “erantzuna baiezkoa izan arte” eskaria behar beste aldiz errepikatuz. Eremuen natura balioa ez dute kontuan hartuko.
Izan ere, Arkamu mendia Natura 2000 Sareko naturgune babestua da, eta balio zientifiko edota naturaltzat kalifikatutako gunea da, intereseko habitat katalogatuak dauzkana. Bertan, babestutako hainbat animali espezie daude: sai zuriaren eremu katalogatu kritikoa eta komunitate intereseko hegazti nekrofagoen eremua da Arkamu.
Ibilbidea goizeko 9:30etan hasiko da larunbatean, bi irteera puntutatik: Axkoeta (Erriberagoitia) eta Jokano (Kuartango). Lehena, hamaika kilometroko bidea da, eta bigarrena, zortzikoa. Bi orduren bueltan, gutxi gorabehera, Kotorrillo mendiaren magalean batuko dira bi martxak, eta Montemayor mendirako igoera hasiko dute. Bertan, hamaiketakoa egingo dute, eta ondoren, ekitaldi txiki bat daukate prest. Montemayorko tontorrean, Labrazako ordezkariek makila itxurako lekukoa jasoko dute.
Lekuko hori urrira arte egingo diren sei martxetan pasatuko da eskuz esku. Uztailaren 3an Iturrietan egindako lehen ibilbidearen ondoren, Axkoeta eta Jokanotik bira egin eta Labrazan egingo dute hirugarren martxa, abuztuaren 14an. Irailaren 11n Azazetan elkartuko dira, 25ean Cantoblancon eta urriaren 16an Arlaban. Urriaren 23an, manifestazioa antolatu dute Gasteizen.
Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.
Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]
Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]