Ekologistak Martxan taldearen arabera, Urkabustaizko kontzejuari jakinarazi diote uxaldiak baimenduko dituztela.
Arabako Diputazioa otsoak hiltzeko uxaldiak baimentzea aztertzen ari da. Hori da, bederen, Ekologistak Martxan taldeak salatu duena. Azaldu dutenez, atzo bertan jakin zuten Urkabustaizko kontzejuko kideei jakinarazpen bat bidali zaiela honako hau esanez: "Otsoari itxaroteko baimena emango dute, eta joango diren pertsonen izenak eta NANa behar dira, bai eta uxaldiak non egingo diren ere".
Ekologisten arabera, bi otso-ale daude orain Araban, eta animaliak hiltzeko legez kontrako hainbat saiakera egin dira. Hala, Uzkiano inguruan, azken hilabeteetan, "jaki pozoitua" jarri dute, eta "legez kanpoko uxaldiak" ere egin dituzte. Modu horretan, ekologistek jakin ahal izan dutenez, gutxienez, otso bat hil dute.
Gainera, Ekologistak Martxanek nabarmendu duenez, iragan irailean, herritar batek Aldundiko basozainei jakinarazi zien Gibijo inguruan otsoarentzat lazoak eta tranpak jartzen ari zirela. "Diputazioak uxaldi bat prestatzen ari ziren pertsona batzuk aurkitu zituela ere jakinarazi digute, eta ehiztariei ordaintzen ari zaiela otsoa hiltzeko".
Datozen egunetan, Arabako Ingurumen Fiskaltzaren esku jarriko du informazio guztia taldeak, balizko ingurumen delitu gisa ikertzeko.
Aldundiarekin harremanetan jarri da Ekologistak Martxan taldea, eta uxaldiak emateko baimena mahai gainean dagoela aitortu ei dute, "inguruan kalte handiak eragiten ari diren otso bat edo bi hiltzeko". Bestetik, Diputazioak ukatu du legez kanpoko itxaronaldirik izan dela herrialdean, baina ziurtatu dute Uzkianon otsoak harrapatzeko pozoitutako jakiak aurkitu dituztela.
Ekologistak Martxanek gogoratu du Eusko Jaurlaritza otsoa Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartzeko aukera aztertzen ari dela, eta Arabako Aldundiak berak egindako txosten batean otsoa Interes Bereziko espeziea bezala jasota dagoela eta kategoria horretan sartu beharko litzatekeela.
AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.
Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki
Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.
Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.