Gasteizen Marotok erronkari eutsi dio, baina Aldundian aldaketa izango da

2015eko Arabako udal hauteskundeen emaitzen mapa interaktiboa.

Gasteizko egungo alkate Javier Marotok 2011ko hauteskundeetan lortutako zinegotzi kopuru bera eskuratu du (9) 3.000 bozka gora eginez, eta alde handia sortu du (12.000 bozka) EH Bildu bigarren indarrarekin. Marotoren efektua agerikoa da, PPk Gasteizen 5.000 bozka gutxiago jaso baititu Foru hauteskundeetan. Arabako Foru Aldundian EAJ garaile izan da, PPren (4.000 bozka gutxiago) eta EH Bilduren aurretik. Bildu+Aralarren batuketarekin alderatuta, EHBilduk 3.000 bozka pasa galdu ditu Araban.

Arabako beste hiru garrantzitsuenetan mugimenduak egon dira:

 - Agurain. Hemen eman da aldaketarik esagunguratsuena. Zinegotzi bat aldatu da EHBildutik EAJra eta horrek alkatetza eman die jeltzaleei. 

 - Laudio. Eh Bilduk eutsi dio lehen indarra izateari baina OMNIA herritarren hautagaitza berria indar handiz sartuko da udalbatzan eta gainerako alderdi guztiei bozka galdera eragin die.

 - Amurrio. EAJ berriz ere indarrik bozkatuena izan da, baina 2011n ez bezala alde handiz irabazi dio EHBilduri. 700 bozken aldea daude egun bi indarren artean. Orain Amurrio hautagaitza berriak ere zerikusi zuzena du EHBilduren galeran.

EAJ garaile Foru Aldundian

Arabako Aldundian aldaketa zegoen ezbaian, baina baita zeinek gidatuko zuen ere. Leiha horretan EAJ suertatu da garaile. 

Zenbatua: %99

- EAJ   34.406  %21,50    13  (=)

- PP     34.975   %22,07    12 (-4)

- EH Bildu    32.467    %20,43    11 (=)

- Podemos    23.103    %14,55    8 (+8)

- PSE-EE    17.803    %11,19    5 (-4)

- Irabazi    5.868    %3,71    1 (+1)

- C's    4.925    %3,10    1 (+1)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2015
Uxue Barkos
"Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da"

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
'Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan' kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin "erabateko desadostasuna" azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude