Arabako adinekoen egoitza pribatuetako langileek grebara joko dute berriro

  • Hitzarmen kolektiboaren negoziazioa geldituta dago 2021eko otsailetik. ELAk eta LABek negoziazio mahaitik altxatzea erabaki zuten orduan, patronalak plataformako edozein artikulu aldatzeari uko egin ziola arrazoituz. Besteak beste, sindikatuek ez zuten onartu patronalak egiten zien soldata proposamena: 1.200 euro 2026an, KPIren % 16ko karga metatuarekin azken bi urteetan eta 1.742 orduko lanaldiekin.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko irailaren 26an - 09:35
Argazkia: Hala Bedi

Arabako Foru Aldundia bi aldeekin elkartu zen orduan, eta enpresek «lehenbailehen» proposamen berri bat egiteko konprimezua hartu zuten. Hala ere, langileen ordezkariek diote ez dutela horrelakorik jaso eta «jarrera pasiboa» erakutsi duela patronalak.

Lehen hitzarmena lortzeko, Arabako egoitza pribatuetako langileek hiru urte eman zituzten asteazkenero protestak egiten; eta negoziazio honetan ere egin dituzte greba egunak aurretik.

Gauzak horrela, beste greba egun bat deitu dute ELA eta LAB sindikatuek irailaren 28rako, asteazkena. Gainera, datozen hilabeteetan dinamika, mobilizazio eta greba egun gehiago ere egingo dituztela esan dute, aurrera pausorik ematen ez bada.

Halaber, zaintza lanak baldintza duinetan egiteko aldarrikapena berretsi dute: «Nahikoa da lan munduko sektore prekarioeneko langileak alde batera uzteaz eta aski da, gure adinekoak zaintzen dituzten langileen baldintzak gutxiesteaz. Bada garaia gure lankideek egiten duten funtsezko zainketa lanak benetan balioesteko, eta ez txaloen bidez edo galeriari aurpegia aitortuz, baizik eta gure adinekoak zaintzeko baldintza eskasak behin betiko duinduz».


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaharren egoitzak
2023-10-11 | ARGIA
Elizondoko adinekoen egoitza publifikatu du Baztango Udalak

Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Analisia
Publiko-pribatu elkarlana

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]


2023-05-23 | ARGIA
Greba berria hasi dute Arabako egoitza pribatuetako langileak

Maiatzaren 23 eta 24an grebara deitu dute Arabako zaharren egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Patronalaren “blokeoa” salatu dute ELAk eta LABek, eta soldata igoera eta lanaldi murrizketa jasoko dituen lan hitzarmena eskatu.


Grebaren azken egunean, Bizkaiko erresidentzietako langileek ez dute baztertzen lanuzte gehiago egitea

Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]


Eguneraketa berriak daude