Aquariuseko emakume guztiek jasan dute bortxaketa eta sexu-esplotazioa

  • Ontzian 80 emakume baino gehiago izan dira biolentzia matxista pairatu dutenak. Mugarik Gabeko Medikuen erakundeko emagina da Amoin Souleme eta El Diario-ri jakinarazi dionez, Valentziara etorritako ontzian guztira 630 pertsona lehorreratu dira eta horietatik zazpi haurdun.


2018ko ekainaren 18an - 12:29
Amoun Souleme emagina Aquarius ontzian erditutako emakumearekin eta bere haurrarekin (Argazkia: El Diario)

“Emakume guztiek sufritu dute biolentzia fisiko zein sexuala, batzuk itsasora salto ere egin dute”. Emakumeak, gizonezkoen menpe egon dira eta “prostituitzera behartzen dituzte” salatu du Soulemek. “Emakumeak triste eta negarrez etortzen dira eta besarkada bat ematea zein hitz egitea behar izaten dute”.

Libian eta bertara iristeko ibilbidean “animaliak” bezala tratatuak dira, “hamar urteko ume bat ontzian ohartu zen pertsona bat zela animalia beharrean, ontzian lehenbiziz begirunez hartu zutelako”; “Pentsatu Afganistanetik Libiarainoko bidaian ume batek pasatu duen  behar duen guztia”. Jendea ez da nahi duelako ontziratzen baizik eta gosea, biolentzia eta gerra dagoelako”, adierazi du Soulemek.

David Noguera Mugarik Gabeko Medikuen erakundeko lehendakariak, Europako gobernu eta herrialdeei dei egin die migrazio-politikak aldatzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude