Antsoainen ospatuko da Euskaraldiaren irekiera ekitaldia

  • Azaroaren 20an abiatuko da Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioa. "Ahobizi" edo "belarriprest" roletan parte hartuko dute hamabost egunez milaka euskalzalek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 19an - 09:02
Lehenengo edizioko irekiera ekitaldia.

Antsoainen irekiko dute ariketa sozial erraldoia, azaroaren 19an, arratsaldeko 19:00etan. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen da bigarren Euskaraldia, eta dena prest dute antolatzaileek. Irekiera ekitaldia doakoa izanen da, eta sarrerak Antsoaingo udalaren webgunean eskuratu daitezke.

Euskaraldiko partaideak beraien hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratzen duten rolaren arabera arituko dira hamabost egunetan. Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:

  • Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.
  • Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.

Euskaraldia ariketa egiten den artean ehunka dira aurten Nafarroan ariguneak sortu dituzten era guztietako entitateak. Euskaraz lasai aritzeko guneak izanen dira ariguneak.

Euskaraldiaren webgunean eman daiteke izena, baita hainbat herritan jarriko dituzten informazio-guneetan eta mugikorretarako sorturiko aplikazioetan ere.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Euskaraldia, euskararen lurraldeko erakundeekin elkarlanean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaraldia
2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da hurrengo Euskaraldia

Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.


2022-12-18 | Bea Salaberri
Euskalwashing

Euskaraldia bukatzear da lerro hauek idazten ditudan orduan, oraindik bukaera argazkiak eskas dira. Ez da dudarik ederrak izanen direla, besta handi batean hartutakoen antzekoak.

Bizkitartean, artoski irakurri ditut, hemen edo beste zenbait agerkaritan, ni baino adituagoak... [+]


Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]


Eguneraketa berriak daude