Antonio López esklabistaren estatua kendu dute Bartzelonan

  • Bartzelonako Antonio López plazak Cubarekin esklabo beltzen salerosketaz arduratzen zen negozio-gizona omentzen zuen, bertatik esklabistaren eskultura erauzi duten arte. Orain, plazaren izen aldaketa eta dinamizazio prozesuak martxan jarri direla jakinarazi du Info Barcelonak.


2018ko martxoaren 6an - 11:15
Bartzelonako Antonio Lópezen estatua kamioian eramaten.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iragan urteko maiatzean iragarri zuen Bartzelonako Udalak Antonio López plazaren izena aldatzeko prozesua abiatuko zuela, via Laietana Auzo Gotikoan eta parte zaharrean memoria historikoa aldarrikatzeko planifikazioaren baitan. Tanquem els CIE plataformak galdeketa abiatu zuen orduan, Antonio López Plazaren izena Idrissa Diallo Plazarengatik aldatzeko, 2012an Bartzelonako CIEan hildako emakumearen omenez.

XIX. mende erdialdeko negozio-gizon eta esklabistaren monumentuaren erauzketa luze iraun duen eskaera herritarraren ondorio izan da.

 

 

 


Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...