Animalien lekuan bagina

  • Edo alderantziz, animaliak gizakiak bezala. Horixe da Barbara Daniels irlandar artistak egin duen irudimen ariketa. Animaliekin dugun harremana eta portaerari buelta eman eta horrela, ispilu aurrean jarri gaitu gizakiok. Eta emaitza ikusita, egia esan, egin dituen marrazki batzuk hotzikara eragiten dutela onartu beharra dago.


2018ko uztailaren 11n - 16:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Domination over Man deituriko sailak hausnarketa bultzatu nahi du. “Eta animaliekin dugun harremanari buelta eman eta beraien tokia hartuko bagenu? Zelan sentituko ginateke beste espezie baten menpeko bagina?”, dio Barbara Danielsek. Eta eztabaidarako abiapuntu gisa, gizakiak ustiatzen dituzten animaliak marraztu ditu: zezen plazan, foei gras fabrikan, ehizan…

Mundu Mailan, FAO Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen arabera, 60.000 milioi ugaztun eta hegazti akatzen dira, eta 90.000 milioi itsas animali.

Gehienetan, jarduera industrialaren baitan izaten dira akabatze hauek, animaliek paira dezaketen sufrimendua inondik inora kontuan hartu gabe.

Halakoetan, etekin ekonomikoari baino ez zaio begiratzen; eta horregatik guztiagatik jarri nahi izan gaitu artistak animalien lekuan, edo beste modu batean adierazte aldera, zapaldutakoen larruazalean. Hartara, ezinbestekoa izango zaigu hurrengo galdera hauei jaramon egitea: “Zergatik du jendarte industrializatuetan horren garrantzia txikia animalien sufrimenduak? Zergatik jotzen ditu gizakiak menpekotzat gainontzeko espezie guztiak?”.

Albiste hau Zu Zeuk argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Ikusi argazkiak:

 


Irakurri gehiago: Animalien eskubideak Gizartea
Animalien eskubideak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.