Behikiaren izenez zaldi haragia saltzen zuela eta eskandalua piztu zuen Spanghero enpresaren Castelnaudaryko (Okzitania) usinako langileek Euskal Herrira ekarri dute beren borroka berriro. Hilabete honetan bertan Donapaleuko karriketatik manifestazioa egina zuten, egindako iruzurrak merkatuetan sekulako galerak egin dizkiola eta orain beharginak kanporatzen ari den Spangheroren jabea Amikuzeko Lur Berri arto kooperatiba erraldoia baita. Lur Berriren filialetako beste bat den Arcadieren Angeluko hiltegiaren atarian lotu dira 40 langile okzitaniar.
Spanghero afera zertan den ARGIAk laburbildua zuen "Neoliberalismoaz ikastaro trinkoa" kronikan. Kazeta.infok zabaldu duenez, langileek pankartak zabaldu dituzte honako leloak aldarrikatuz: "Lur Berrik ordaindu behar du" eta "Biktimak: langileak, nork ordaindu behar du? SOS". Uneotan Spanghero likidazio judizialean da eta bere 240 langileek plan sozial bati (birmoldaketa gogor bati) egin behar diote aurre. Lur Berriko kudeatzaileekin zuzenean negoziatzea eskatu dute Angeluko hiltegiaren ateetan.
ELB euskal sindikatuko ordezkaritza batek bisitatu ditu goizean Angelun bildutako langileak, hemengo nekazarien elkartasun mezua emateko. ELBk prentsa ohar batean zabaldu duenez, "Familia hauek katastrofa sozial baten bezperan dira, enpresako buruzagiek ukan dituzten epe laburreko estrategiengatik (buruzagi gehienak Lur Berriko administratzaileak dira). Lur Berriren hautuen biktimak langileak dira; parte gehiena, menturaz denak, langabezian gertatuko da, ekonomikoki aski gaizki den herrialde batean (Arcadie/Lur Berrik 90 langile langabezian ezarri zituen jadanik Castelnaudaryko hiltegiak hestean)".
ELBk aspalditik salatu du Lur Berriko zuzedaritzak elikadurako multinazionalen artean urteotan darabilen estrategia.
Uda giroan Baxenabarre eta Zuberoa gainetan egonen denak kausituko ditu ardi, behi zein zaldiak bere inguruan. Ehunka direlako maiatz-ekainean behealdeko etxaldeak hustu eta kabalak bortura igortzen dabiltzan laborariak. Artzainen artean ere, uda bortuko etxolan pasako duenik... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.
Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]