Andde, ustegabean harrapatu gaituk… zinez ustegabean. Orai fisikoki ez bahiz gehiago gure artean ere zor deiagu oroitzea, oroitaraztea nor hintzan…
Gazte gaztea sartu hintzan ELBn. Oraino gogoan diat hire lehen prentsaurreko baten argazkia Mixel, Kiki eta Eric-ekin. Alabainan, fite hartu dituk ardurak etxaldean ta sindikatuan, borondate haundiko gizona hintzan. Borondate haundiko laboraria eta ber denboran borondate haundia erakutsi duk ELBn.
Arrunt gaztea hintzan bainan fite konprenitu huen behi esnean zen krisia estrukturala zela, sistema kapitalistari lotua. Behi esneak hainbeste etxalde eta familia biziarazi zituelarik denboran.
Beti gehiago egin beharra: esne gehiago, lan gehiago irabazi gutiagorentzat.
Hori zian pozoina hiretako, guretako. Ta xuxen gintian aski dik ikustea zonbat behi esne etxalde gelditzen diren gauregun hemen gaindi. Kexu hintzan ta min emaiten zaukan egoera horrek.
Hori ikusiz, hire etxaldea salbatzeko, esperantza emaiteko besteeri, hik ta Emilie-k Uhaldegaraian beste sistema bat, alternatiba bat xutik eman duzue.
Erakutsi nahi ukan duk, duzue, posible zela etxalde bat biziaraztea, familia bat haztea hogei bat behi esnadunekin. Etxalde ttipi/pollit batean biologikoan, ingurumena egin ahala zainduz, kontsumitzailea errespetatuz ta hire buruarekin akortian izanez, hik gurekin defendatzen hituen baloreekin.
Lana etzian eskas Uhaldegaraian bainan halaere Emilierekin biek engaiatzen segitu duzue ELBn, bat etxaldean bestea esneki egiten ta zuzenki saltzen. Ze paria, ze ekipa efikaza.
Oraino atzemaiten zinuten denbora kolektiboki besteen laguntzeko. Hainbeste denbora emanez sindikatuan, etxe ekoizleen elkartean-Idokin. Normal zizauzien. Zuentzat aterabidea aurkitu ta besteentzat ere bat atzeman nahiz. Bainan entzun dauzuegu erraiten: emaiten zinuten heinaren indarra hartzen zinutela zuek gibelerat talde izpiritu hortarik. ELB bigarren familia bat bezala zela.
Azken astetan buru belarri segitzen huen Arbonako okupazionea. Hor ere osoki engaiatuz. Ez zitzaukan paso ikustea oraino ez aspaldi artio behi esnadunak zituen etxaldea prezio izigarri hortan aberats okitu baten jostaleku bilakatzea.
Gizon, militante azkarra hintzan. Bainan hauskorra doaikabe. Gu guziak bezala. Holakoa baita bizia bera, hauskorra. Egun ba ta bihar berdin ez. Hain guttik egiten baitu. Hiri gertatuak mila galdera eginarazten dauzkuk. Zerk ereman hau Andde ? Bizi moderno huntan nahi ginizkek erantzunak galdera guziendako.
Lehenago gelditzen zitian erran molde sinple batekin – halabeharra dohaikabe – ta guk deus ezin egin…
Hi bizi guzian ari izan hiz kolektiboki. Hiretako elgarrekin ta besteendako elgarrekin. Etxaldean, familian, borrokan, pestan.
ELBren baitan ezagutu haugun gizon emazteendako uste diat erraiten ahal dutala etsenplu bat izan hizala hire koerentzia, kuraia, engaiamenduagatik. Gizon zuzena, sinplea, borrokolaria ta alegera ta oroz gainetik hain jendekilakoa. Hainbeste oroitzapen goxo uzten dauzkuk Andde.
Milesker haundi bat erraiten deiat gure baitan utzi dukan herexa, aztarnagatik.
Ta kuraia ainitz desiratzen diagu Emilie, Abenttin, Mikela eta familia guziari.
Hago lasai Andde lagunduko ditiagu. Hago lasai Andde, hik ereman borroka segituko diagu.
Agur laguna, agur kamarada.
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]