Anari, Donostiako Udalaren Adarra Saria jasoko duen lehen emakumea

  • Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortutako sariaren aurtengo irabazlea Anari Alberdi abeslaria izango da. Hogei urteko ibilbidean “hitzei emandako garrantzia” eta “musikari nortasuna” ematea nabarmendu dute. Saria jasoko duen lehen emakumea da.


2018ko apirilaren 11n - 10:45
Argazkia: Dani Blanco

Bat egin dute epaile batzordeko hiru kideek Anariren aldeko hautagaitza defendatzerakoan. Euskal musikari egin dion ekarpenaren garrantzia “begi-bistakoa” dela iritzi dute Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendariak, Amaia Ispizua musika-sustatzaileak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika Ataleko teknikariak.

Duela lau urtetik antolatzen du Donostiako Udalak Adarra Saria. Euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati, urtero, omenaldia egiteko. Lehen edizioan, saria Mikel Laboaren sorkuntza lanari eta artistari berari eskaini zitzaion. Bigarrenean, Ruper Ordorikari. 2016an Benito Lertxundik jaso zuen eta, iaz, Fermin Muguruzak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


2024-03-24 | ARGIA
Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


Eguneraketa berriak daude