Amazonek Metro Goldwyn Mayer estudio historikoak erosi ditu 6.900 milioi euroren truke

  • Amazonen historiako bigarren erosketa handiena da —Whole Foods supermerkatuak erosi ondoren, 2017an, 13.700 milioi dolarren truke—. MGM estudioen ibilbidea telebista-programak ekoiztera bideratu da gehienbat.

     

2021eko maiatzaren 27an - 09:04
Jeff Bezos, Amazon enpresaren sortzailea.

Amazon merkataritza elektronikoko erraldoiak martxoaren 26an Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) zinema-estudioa erosi du 8.450 milioi dolarren truke (6.900 milioi eurotik gora).

El Diario.es komunikabide digitalean irakur daitekeenez, bi konpainiek komunikatu bateratu batean nabarmendu zuten Amazonek "filmen ondarea eta katalogoa gordetzen lagunduko duela" Hollywoodeko estudioan. Joan den mendeko 20. hamarkadako 4.000 titulu dituen eduki-artxiboa dute MGM estudioek."Hitzarmen honen ondoren, benetako finantza-balioa jabetza intelektualeko altxorra da, MGMko talde talentudunarekin batera birimajinatu eta garatu nahi dugun katalogo handian ezkutatua", adierazi du oharrean Mike Hopkins Prime Video eta Amazon Studioseko lehendakariordeak.

"Erosketa horren bidez, Amazonek MGM ahalduntzen du ondoen dakitena egiten jarraitzeko: istorio handiak kontatzea", dio merkataritza elektronikoaren erraldoiak. Albistea egiaztatu ondoren, Amazonen akzioek ia ez zuten aldaketarik nabaritu Wall Streeten.

Enpresen iritziz, MGMren ibilbide mendeurrenak "Amazon Studios-en lana osatzen du, batez ere telebista-programak ekoiztean zentratu baita", eta, urrats horri esker, entretenimenduaren sektorean zabaltzeko asmoak berresten ditu. MGMren katalogoak zine arloan, James Bond frankizioa eta Gone with the Wind bezalako klasikoak barne hartzen ditu, baina baita 17.000 telebista-serie ere. Hala nola The Handmaid's Tale, Fargo edo Vikings, eta taldean 180 Oscar sari eta 100 Emmy irabazi dituzte.

 

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazon
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Lantokiko teilatua erori ostean, Trapagarango Amazoneko langileak arriskuan daudela salatu dute

LAB eta ELAk adierazi dute ez dela teilatua erortzen den lehen aldia, eta horrek arriskuan jartzen dituela langileak. Amazoneko langileek greban jarraitzen dute.


Amazon Trapagarango langileek multinazionala salatu dute greba eskubidea urratzeagatik

Trapagarango Amazoneko langileek salatu dutenez, “mehatxu eginez” deitu diete behin-behineko langileei greba egunetan lanera joan zitezen. Era berean, greba egunetarako “ordu osagarriak” eskaini izana leporatu diote enpresari.


Bost eguneko grebari ekin diote Trapagarango Amazoneko langileek

Enpresaren jarrera “larria” salatu dute langileek. Eskaeren artean, jaiegunetan lan egiteagatiko konpentsazioak eta KPIari lotutako soldata-igoerak daude. Greba egunak abenduaren 17 eta 18a, eta urtarrilaren 3, 4 eta 5a dira.


Eguneraketa berriak daude