Amazon Oiartzunen ezartzea "komenigarria" ez dela adostu dute aho batez udalbatzan

  • Hainbat eragilek aurkeztutako mozioa babestu dute bi udal taldeek. Proiektua zorrotz aztertu eta tokiko ekonomia sustatzeko konpromisoa hartu dute.


2021eko urtarrilaren 29an - 12:52
Protestak egin dituzte herritarrez Amazonen etorreraren aurka. Argazkia: Bidasoako Hitza

Azken asteetan, COVID-19arekin batera, Oiartzunen hizpide izan den gai nagusietako bat izan da Amazonen logistika zentroaren ezartzea. Gaia plenora iritsi zen asteazkenean, herriko eta eskualdeko eragile talde batek logistika erraldoiari buruzko mozioa eramanda.

Amazonek herriko eta eskualdeko tokiko merkataritzari kalte egingo diola defendatzen dute mozioan, eta enpleguak ziurgarritasunik gabeko egoeran jarriko dituela. Frantziako adibidea jarri zuten: “Iturri batzuen arabera, Amazonek Frantzian sortzen duen enplegu bakoitzeko 2,2 enplegu deuseztatzen direla kalkulatzen da”.

Ingurumen kalteen datua ere izan zuten hizpide: 2019an 51 milioi tona CO2 isuri zituen. “Banaketa-ibilgailuek karga erdian zirkulatzen dute entrega-epeak bete ahal izateko eta horrek karbono-aztarna nabarmena sortzen du”, gaineratzen du mozioak.

“Behar baino zerga gutxiago” ordaintzen dituztela salatu zuten, eta “konpetentzia desleiala” egiten dutela. Horrez gain, Amazonen furgonetek trafiko pilaketa handiagoak sorraraziko lituzkete.

Amazoni erosi ala ez erosteko aukera pertsonalen barruan kokatu dute, eta udalei eskatu zieten tokiko merkataritza laguntzeko eta sentsibilizazio kanpainak abiarazteko.

Hiru eskaera egin zizkioten udalari, bere egiteko:

  • Aipatutako arrazoi horien guztiengatik, Amazonen banaketa zentroa Oiartzunen jartzea ez dela komenigarria adieraztea.
  • Amazonek jarduera egin ahal izateko aurkeztu duen proiektua eta egitasmoa zorrotz aztertzeko konpromisoa hartzea.
  • Mozioaren helburuarekin bat egiten duelako, komertzio txikia babesten eta indartzen jarraitzeko konpromisoa.

[Hemen klik eginda irakur daiteke mozio osoa]

Udal gobernua, “lanean”

Amazonen etorrera bere testuinguruan kokatu zuen Eneritz Arbelaitz alkateordeak. Amazon Oiartzunera etortzea “kasualitatea” ez dela azaldu zuen, Irun eta Donostiaren artean dagoelako.

Gogorarazi zuenez, duela bost urte merkataritza sustatzeko plan parte-hartzailea abiarazi zuten, merkatariekin zein herritarrekin. Arbelaitzen esanetan, merkatari txikiek balio erantsia ematen diote herriari. “Harremanak sustatzen ditu, bizitza ematen die herriari eta auzoei, ekoizleen eta erosleen arteko katea ahalik eta motzena da…”, gaineratu zuen.

Azken urteetan azalera handiko saltokiak ez ezartzeko lanean ari direla ziurtatu zuen Arbelaitzek, eta kasu batzuetan gelditu dituztela jakinarazi (Ramon Vizcaino edo Bidebitarteren kasuetan). Beste multinazional batekin auzitan daude, udalak emandako argudioak ontzat eman ez zituztelakoan.

Jexux Leonet alkateak, bere aldetik, adierazi zuen udalak “kezka handirekin” bizi duela. Merkatari elkarteekin bildu dira udalak zein baldintza jarri zituen argi uzteko. “Arautegi guztiak bete beharko dituzte, eta bat egin behar dute plan orokorrarekin, eta oinarri juridikoekin hartuko ditugu gure erabakiak”, zehaztu zuen Leonetek.

Amazonen tramitazioa aurrera doala jarraitzen duela adierazi zuen, eta udalaren eskumenetatik ahal den guztia egiten ezarpena saihesteko. “Herri eredu jakin bat nahi dugu, herritarren harremanetan oinarrituko dena. Komertzio txikia, kaleko bizitza eta auzoko bizitza beharrezkoak dira, eta Amazonen eredua kontrajarria da horrekin. Urrundu egiten ditu herritarrak”.

EAJ, mozioarekin bat

Janire Mitxelena EAJren bozeramaileak bere taldearen jarrera azaldu zuen segidan. Udal gobernu taldeak, 2021eko aurrekontuak osatzerakoan, EAJk komertzio txikiari buruzko egindako proposamen bat barnebiltzea erabaki zuen.

“Merkataritza txikia bada gure kezketako, eta proposamenetako bat aurrekontuetan islatuta agertu da. Ea betetzen den. Hori esanda, koherentziarekin jokatuz, mozioa babestuko dugu”, azaldu zuen Mitxelenak.

Beraz, aho batez babestu zen mozioa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazon
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Lantokiko teilatua erori ostean, Trapagarango Amazoneko langileak arriskuan daudela salatu dute

LAB eta ELAk adierazi dute ez dela teilatua erortzen den lehen aldia, eta horrek arriskuan jartzen dituela langileak. Amazoneko langileek greban jarraitzen dute.


Amazon Trapagarango langileek multinazionala salatu dute greba eskubidea urratzeagatik

Trapagarango Amazoneko langileek salatu dutenez, “mehatxu eginez” deitu diete behin-behineko langileei greba egunetan lanera joan zitezen. Era berean, greba egunetarako “ordu osagarriak” eskaini izana leporatu diote enpresari.


Bost eguneko grebari ekin diote Trapagarango Amazoneko langileek

Enpresaren jarrera “larria” salatu dute langileek. Eskaeren artean, jaiegunetan lan egiteagatiko konpentsazioak eta KPIari lotutako soldata-igoerak daude. Greba egunak abenduaren 17 eta 18a, eta urtarrilaren 3, 4 eta 5a dira.


Eguneraketa berriak daude