Pandemia hasi zenetik urtebete pasa denean, ondorio berri bat azaleratu da. Izan ere, jaiotza-tasa azken urteotako txikiena da: urtarrilean eta otsailean, espainiar estatuan 2020an baino 13.000 haur gutxiago jaio dira, hau da, %23 gutxiago.
Hasierako irudikapen sarkastiko eta infantilen aurka, etxe barnean zeuden bikoteek ez zioten etorkizunari zoriontasunez begiratzen; alderantziz, askok hasiera batean pentsatzekoa zena baino okerrago pasa dute. Horren atzean dauden arrazoien artean, lau aipatu nahi nituzke. Lehenik eta behin, pandemiak eragindako egoerak ekarritako desira falta dago.
"Krisi larri baten aurrean gaude, eta bizitzak erdigunean jartzen dituen gizarte baten alde borrokatzen ez bagara, iluntasuna besterik ez dugu ikusiko"
Bigarrenik, emakume gazteek oztopo ugari dituzte desio duten amatasun eredua gauzatzeko, azken urteotako zenbait ikerketa feministak agerian utzi dutenez. Orokorrean, emakumeek nahi baino haur gutxiago izaten dituzte, eta nahi baino helduagotan. Zailtasun horiek emakumeen %70i eragiten die.
Hirugarrenik, azken hilabete luzeotan eten egin dira ugalketa lagunduaz baliatzen diren emakumeei zuzendutako tratamenduak. Horrek, noski, zuzenean eragiten die guraso bakar diren amei, lesbiana-bikoteei eta ugaltze arazoak dituzten emakumeei.
Azkenik, kondizio sozialek inoiz baino pisu handiagoa hartu dute: prekarietatea, zainketen krisia, zainketak laguntzeko politika publiko eskasak, soldatapeko lana eta etxeko zaintza-lanak uztartzeko neurririk eza…
Krisi larri baten aurrean gaude, eta berandu baino lehen neurriak hartzeko unea da: 0-3 ziklo unibertsal eta doakoa, errenta aitorpena elkarrekin ez egiteko aukera, lan baldintza prekarioak dituzten enpresen aurkako neurriak, zerga igoera... Jakina, horrek guztiak ez gaitu zainketen krisiaren zulotik aterako, horretarako lan politiko handia egin beharko baitugu. Nolanahi ere, zainketak garrantzitsu bilakatzen ez badira eta bizitzak erdigunean jartzen dituen gizarte baten alde borrokatzen ez bagara, gizarte gisa heldutasunik ez agertzeaz gain, materialki txikitu eginen gara, eta, begirada altxatuz gero, iluntasuna besterik ez dugu ikusiko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]