Ama bakar izatea, ugaritzen ari den hautua

  • 2019tik hona, laukoiztu egin da ugalketa lagundu bidez bikotekiderik gabe ama izateko prozesua egiten dutenen emakume kopurua Gipuzkoan. El Diario Vascok emandako datuak erakusten du tabu sozialak gainditu eta familia eredu berriak leku egiten ari direla gizartean.

Vecteezy

2022ko irailaren 27an - 10:09

Egunkari gipuzkoarrak dio batez beste 34 urterekin doazela Donostiako ugalkortasun klinikara, eta 40 urtera arteko emakumeak izan ohi direla: umea izan nahi duten baina bikotekiderik ez duten emakumeak, edota umerik nahi ez duen bikotekidea izan duten emakumeak.

Erreferenteak eta oztopoak

Familia eredu tradizionaletik aldentzen diren hautuak pixkanaka tabu izateari uzten ari zaizkiola islatzen dute datuek –Gipuzkoatik kanpo ere berdina baita joera–. Bide horretan, erreferenteen garrantzia azpimarratu zuen Argian Raquel Orgillés ama bakarrak, eta gero eta gehiago izateak laguntzen die aukera hori buruan dutenei.

Gure gizartearen egiturak, baina, familia tradizionala du oinarri oraindik, eta ume jaio eta berehala bizi dute hori gurasobakarrek: bikotekiderik gabe guraso izatea erabakitzen dutenei amatasun baimena baino ez dagokie Hego Euskal Herrian, umea duten bikoteek epe luzeagoa eskaini diezaioketenean haurra lehen hilabeteetan zaintzeari. Ama bakarrek justiziara jo dutenean, bikotekide biei batera dagokien egun kopurua lortu izan dute jaioberria zaintzeko, bestela haurrak tratu diskriminatzailea jasotzen duela ulertuta, baina hainbatek ez du epaitegietara jotzeko baliabide, aukera edota indarrik. Eta legeak jaso beharreko eskubidea dela aldarrikatzen dute gainera.

Egunerokoan ere, adibideak ugariak dira, gure egitura administratibo, ekonomiko eta sozialak oraindik ere gurasobakarrak aintzat hartzen ez dituela errepikatzen digutenak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Familia
Influencer bihurtutako umeak: familia negozio gisa ulertzen denean

Sare sozialetan etxe barruko egunerokoa erakusten duten familiak eta Interneteko erakusleiho erraldoian jolasten, makillatzen edo dantzan jartzen dituzten haurrak milioiak mugitzen dituen negozio bilakatu dira dagoeneko. Adin txikikoak babestuko dituen legedia eskatzen du batek... [+]


Aukeratu gabeko bakardadea prebenitzeko proiektu bat martxan jarri du Nafarroako Gobernuak Sakanan

Sakanako pertsona zaharrei babesa emateko proiektu pilotua da Teknoadineko Landab. Bizilagunen parte hartzea “funtsezkoa” dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude