El Correo egunkariak argitaratu duenez, Ertzaintzaren atestatuaren arabera EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Getxoko udal gobernu osoa litzateke arduradun. Atestatuaren arabera, Hiru Bat jauregia eraisteko erabakia txosten juridikorik gabe hartu zen, nahiz eta ezinbesteko prozedura izan. Bizkai Buru Batzarrak Amaia Agirre alkateari babes publikoa eman dio, eta PSE-EEk 2022ko akta bat publiko egin du erakutsi nahian orduan emandako lizentziak ez zuela baimenik ematen eraikina eraisteko.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Iruzurra