Altsasun isunetan 30.000 euro pagatu direla kalkulatu dute, elkartasuna adierazteagatik

  • "Injustizia gertaerak salatzea eta elkartasuna azaltzea ez da delitua" aldarrikatu dute. Espetxean dauden Altsasuko gazteen gurasoak, Bruselan izan dira Europako Parlamentuan.


2017ko ekainaren 30an - 08:26
Altsasuko gazteen senideak euskal europarlamentarioekin izan dira Bruselan (irudia: Guaixe)

Sakanan azken garaietan jaso dituzten isunak salatzeko ehun bat altsasuarrek agerraldia egin zuten atzean "elkartasuna ez da delitua" zioen pankarta zutela. Agerraldiarekin "ebidentzian jarri" nahi izan zuten "estatu espainolak Altsasuko herritarren aurka aurrera eraman dituen estrategia errepresibo desberdinak".

Azaldu zutenez, "Altsasuk, betidanik elkartasuna eman duen herria izanik, errepresio eredu anitzak jasan izan ditu urteetan estatu espainoleko polizia indarren eskutik". Atxiloketak, muntaiak, torturak, kontrolak zerrendatu zituzten. Eta "ekonomia-errepresioa edo buroerrepresioa" gaineratu zioten, "azken aldian erabiliena izan dena. Errepresio isila, baina berdin mingarria eta onartezina dena".

Agerraldian izan zirenek "elkartasuna adierazteagatik isunak jaso dituen Altsasuarren ordezkari talde txiki" gisa definitu zuen bere burua. Azaldu zutenez, "ekintza edo ekitaldi desberdinetan parte hartzeagatik azkenaldian ordaindu behar izan dena 30.000 eurotara iritsi dela kalkulatzen dugu". Kopuru hori ordaintzeko dirua "herriak batuta" erantzunda lortu dela azaldu zuten. Halako isunekin "haien helburua gu baldintzatzea dela argi dugu. Baina zaila edo ia ezinezkoa izanen da Altsasu bezalako herri oso baten elkartasun adierazpenak gelditzea".

Berretsi zuten "herrian ematen diren injustizia gertaerak aldarrikatzea, salatzea edota elkartasuna adieraztea ez da delitua".Horretan segituko dutela nabarmendu zuten, "bide bakarra baita zigor gabe geratu ez daitezen". Euren haserrea azaldu zuten "zigor gabe geratzen diren delitu bakarrak herritarrok sufritu izan ditugun eta sufritzen ditugunak" direlako; "probokazioak, mehatxuak, kontrol polizialetan nagusitasun adierazpenak … gainera hauek momentuko gobernuaren instrumentu legalen aldetik babestuak egon ohi dira".

Halakoen aurrean "herri osoak mantendu duen duintasuna eredugarria" nabarmendu zuten eta orain arte bezala segituko dutela gaineratu zuten. "Gaur, inoiz baino gehiago, herritar guztien babesa ezinbestekoa baita polizia zentzugabekeria hori desmuntatzeko".

Altsasuko auzia Europako Parlamentura

Altsasuko kasuan inputaturiko eta espetxeraturiko gazteen gurasoen ordezkaritza bat (Bel Pozueta, Edurne Goikoetxea eta Haizea Ramirez de Alda) Jaione karrera abokatuaren laguntzarekin  Europako Parlamentuak Bruselan duen egoitzara gerturatu da. Helburua, kasu honen inguruan informazioa zabaldu eta Estatu ezberdinetako talde anitzetako eurodiputatuen babesa eskatzea izan da.

Goizean Marina Albiol (IU), Izaskun Bilbao (EAJ), Xabier Benito (Podemos) eta Josu Juaristi (EHBIldu) europarlamentarioekin prentsaurrekoa eskeini dute, eta ondoren Estatu eta talde ezberdinetako eurodiputatuekin bilera egin dute.

Albiste hau Ahotsa.infok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Espainiako Estatua zazpigarren aldiz aztertuko du NBEko torturaren aurkako batzordeak

Ostegunean eta ostiralean Genevan (Suitzan) aztertuko dute ea Espainiako Estatuak gaiari dagozkion baldintzak betetzen dituen ala ez. Egiari Zor, Giza Eskubideen Behatokia eta Sarek “aurrerapenak” daudela azaldu dute.


Eguneraketa berriak daude