Algortan salatu duten sexu erasoaren aurka elkarretaratzea deitu dute

  • Getxoko Udalak, Algortako Jai Batzordeak eta Berdintasuneko Kontseiluak deitu dute elkarretaratzea. Hitzordua asteartean arratsaldeko 19:30tan da Algortako Torrene eta Telletxe kaleen artean dagoen “puntu lilan”. Bilgune Feministak ere deialdiarekin bat egin du.


2014ko abuztuaren 5ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Irudian Algortako Bilgune Feministak martxoaren 19an deitutako elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan (argazkia: UKberri)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

El Correo egunkariak jaso duenez, Ertzaintzak igande goizaldean jaso zuen salaketa, eta biktima, 50 bat urteko emakumea, ospitalera eraman behar izan zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du oraindik ez dutela inor atxilotu, baina Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari dela erasotzailea identifikatzeko.

Getxoko Udalak "edozein erasogatiko gaitzespena eta arbuioa" agertu du eta “eraso sexistarik gabeko jai eta gizartearen alde lan egiteko” konpromisoa berretsi du. Udaleko ordezkariek adierazi dute "berdintasun eta errespetu baloreetan oinarritutako gizartea lortzearen alde” lan egiten dutela, “emakumeak askatasunez eta lasaitasun osoz bizi ahal izateko, bereziki jaietan”.

Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak ere gertatutakoa gaitzetsi du, ohar batean. Arrueren ustez “jokabide protokoloak berrikusi behar dira”, eta udalari segurtasun neurri gehiago jartzeko eskatu dio, “horrelakorik berriro ez gertatzeko”.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.