Aldundia Itsaso udalerri izatearen alde, Espainiako Gobernuak bereizketa baliogabetu ostean

  • Espainiako Gobernuak Itsaso udalerri bihurtzeko hautua baliogabetu ostean, Gipuzkoako Aldundiak gobernuaren erabakia gaitzetsi du. Aldundiko bozeramaile Imanol Lasak esan du Itsaso udalerri bilakatzea legezkoa dela, eta babes juridikoa eskaini dio udalerri berriari.


2017ko martxoaren 7an - 12:53
Itsaso Ezkiotik bereizteko bozketa. Itsaso Ezkiotik bereizteko bozketa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iazko irailean egin zuten galdeketa Itsaso eta Ezkio bereizteko, eta baiezkoaren alde egin zuen Itsasok. Igeldon ez bezala, EAJk eta aldundiak onespena eman zioten erabakiari, baina Espainiako Tokiko Entitateen Erregistroan izena ematerakoan, Espainiako Gobernuak erabakia baliogabetu du.

Madrilek argudiatu du udalerri berri bat osatzeko gutxienez 5.000 biztanle eduki behar dituela herri batek, baina aldundiak erantzun dio Itsasok egindakoa guztiz legezkoa dela eta gai horren gaineko eskumena berak duela.

Itsasok Espainiako Gobernuaren erabakiari helegitea jartzeko aukera dauka, eta aldundiak iragarri du babes juridikoa eskainiko diola horretarako. Gainera, gobernuarekin biltzeko asmoa adierazi du.


Irakurri gehiago: Gipuzkoa Euskal Herria
Gipuzkoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.