Alderdi ultrakontserbadoreak berriz irabazi ditu Poloniako hauteskundeak

  • Gobernuan den PiS alderdiak botoen %44,4 lortu ditu. Gehiengo osoarekin aginduko du beraz alderdiak. 2015ean botoen %37,6 lortu zuen.


2019ko urriaren 14an - 12:49
Jaroslaw Kaczynski PiS alderdiaren burua garaipena ospatzen alderdikideekin. Argazkia: PiS-en webgunea.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Poloniarren %61,1ak hartu du parte hauteskundeetan. Bigarren indarra Koalizio Hiritarra izan da eta zentro-eskuineko koalizio horrek botoen %26,8 lortu du. Hirugarren tokian gelditu da Lewika ezkerreko koalizioa botoen %12,3rekin. Laugarren tokian gelditu da PSL/Kukiz’15 nekazarien alderdia eta botoen %8,6 jaso du. Seigarren ultraeskuindarrak izan dira eta lehen aldiz sartu dira parlamentuan. %6,8 lortu dute.

Hauteskundeak bigarren aldiz irabazi dituen alderdiaren hainbat erabakik Europar Batasuna bera ere asaldatu izan du. Besteak beste Auzitegi Gorena erreformatu zuen eta horren arabera auzitegia kontrolatzeko ahalmena izango luke gobernuak. Etorkinen, homosexualen eta emakumeen eskubideen aurkako diskurtsoa izateagatik ezaguna izan da PiS alderdiaren gobernua.

Era berean, neurri sozialen bitartez herritarren babes handia lortu dute. Neurri entzutetsuenen artean dago ume bakoitzeko diru-laguntza. 18 urte arte hilean 100 euro jasoko du haur bakoitzak. Duela gutxi errentaren gaineko zerga ezabatu du 26 urtetik beherakoentzat. Hauteskunde kanpainan ezohiko ordainak agindu dizkie pentsiodunei, osasun arloan gehiago inbertituko dutela adierazi dute eta gutxieneko soldata 2023rako 925era igoko dutela agindu dute.

Langabezia %5ekoa da Polonian eta Europar Batasuneko seigarren potentzia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polonia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!