Alberto Lopez de Lacalle presoaren lagun bati bisita ukatu diote

  • Beste bi euskal preso politikoen senide eta lagunei bisita egitea ukatu zieten joan zen asteburuan: Galizan dispertsatuta dagoen Alberto Lopez de Lacalle arabarra da haietako bat.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 05an - 11:14
Etxerat Elkarteak Gasteizen egindako mobilizazioetako bat (argazkia: Hala Bedi)

Beste bi euskal preso politikoen senide eta lagunei bisita egitea ukatu zieten joan zen asteburuan, hala eman du jakitera Etxerat elkarteak. Azken bi asteburutan orotara, bost euskal preso politikoen senide eta lagunei bisita egitea ukatu diete, milaka kilometro bidaiatu ondoren kartzelara iritsi eta handik bueltatzeko.

Joan den asteburuan, Curtiseko espetxean (600 km), Galizan, preso dagoen Alberto Lopez de Lacalleren bi lagun abiatu ziren bisita egitera, eta horietako bati, hain justu Ipar Euskal Herritik zetorrela, bisita ukatu zioten. Arrazoia, Etxerat elkartearen arabera: bere nortasun agiri eguneratuan agertzen zen zenbakia eta espetxe administrazioak zuenak ez zetozelako bat.

Joan zen larunbatean ere, La Santé-ko espetxean (Euskal Herritik 850 kilometrotara) Josu Urrutikoetxearen neskalaguna bisitarik gabe gelditu zen, atzerapen txiki batekin iritsi zelako espetxera. «Funtzionarioek ez zuten kontuan hartu Euskal Herritik Pariseko espetxe honetaraino iristeko izatzen diren zailtasunak, eta, are gutxiago, Josu Urrutikoetxeak pairatzen duen osasun egoera larria eta horren harira ze garrantzitsua den senidekin harreman eztua mantzentzea», jakinarazi du Etxeratek.

«Arauetatik haratago, espetxe politikak senideei eragindako kaltea indarrean jarraitzeaz gain oso erraz handitu daiteke ematen den arbitrariotasuna eta ziurtasun faltarengatik. Etxerat elkarteak euskal gizarteari dei egiten dio, mobilizazioetan parte har dezan, behingoz denon artean egungo espetxe politika eta honek sortzen duen sufrimenduarekin amaitzeko helburuarekin», esan du elkarteak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude