Akitania Berriko eskualdeko presidente Alain Roussetek bertan behera utzi du AHTa finantzatzeko proposamena. Proiektura 5,6 milioi euro bideratzeko asmoa zuten. Erabakiaren alde agertu da EELV Europa Ekologia Berdeak alderdia.
Urriaren 24an Akitania Berriko eskualdeko kontseiluan AHTaren finantzazioa bozkatu behar zen. Bozketa egin aurretik, Alain Rousset presidenteak bertan behera utzi zuen proposamena. Hego-mendebaldeko trenbide sarea 5,6 milioi eurorekin finantzatzeko erabakia hartu behar zuten hautetsiek.
EELV alderdiak “garaipen” bat dela adierazi du. Aurretik, alderdiak proposamena baztertzearen aldeko deia egin zuen. Urriaren 23an, beto eskubidea erabiltzeko eskatu zien hautetsiei.
EELVko eskualdeko idazkari Jean Lisserren ustez, gaia bozketara eraman nahi izatea, abenduko hauteskundeen ondoren Rousseten Alderdi Sozialistak eta EELVk adosturiko akordioari bizkarra ematea da. Roussetek ekologisten babesa bilatu zuen hauteskundeetako bigarren itzulirako eta akordioko puntuetako bat AHTaren finantzazioari ezetza ematea zen.
Egungo trenbideak berritu eta modernizatzearen aldeko apustua egin behar dela azaldu du EELV alderdiak. Bestalde, PSFn dauden iritzi kontrajarrien aurrean “erne” ibili beharko dutela aurreratu du.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]
Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]
Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]
Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]
Hamar euroko billeteak zabaldu dituzte Iruñeko Merkatuan, haien mezuarekin.