Aitzinako kide bat atxilotu du Frantziako poliziak, eta Baionako egoitza miatu

  • Info7 irratiak jakinarazi duenez, 07:00ak aldera Arrosan (Nafarroa Beherea) Aitzinako kide Alex Feldman atxilotu du Frantziako poliziak.


2014ko urriaren 16a - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaztearen etxea miatzen amaitu ostean, Baionan gazte antolakundeak duen egoitzara eraman dute Feldman pisu hori ere arakatzeko.

Poliziek atxilotutako gaztearen bizilagunei esandakoaren arabera, atxiloketak lotura izan dezake aurtengo Frantziako Errepublikaren jai nazionalaren harira Aitzinak frantses hutsean idatzita zeuden 100 bide seinale kendu izanarekin.

Beheko bideoan ikus daiteke bide seinale horien inguruan Aitzinak egindako ekintza.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.