Info7 irratiak jakinarazi duenez, 07:00ak aldera Arrosan (Nafarroa Beherea) Aitzinako kide Alex Feldman atxilotu du Frantziako poliziak.
Gaztearen etxea miatzen amaitu ostean, Baionan gazte antolakundeak duen egoitzara eraman dute Feldman pisu hori ere arakatzeko.
Poliziek atxilotutako gaztearen bizilagunei esandakoaren arabera, atxiloketak lotura izan dezake aurtengo Frantziako Errepublikaren jai nazionalaren harira Aitzinak frantses hutsean idatzita zeuden 100 bide seinale kendu izanarekin.
Beheko bideoan ikus daiteke bide seinale horien inguruan Aitzinak egindako ekintza.