AHTren aurkako ikurrak etxeko balkoietan jartzeko deia zabaldu dute

  • 'Jartzazu-Jarriezu' kanpainaren bidez Mugitu! Mugimenduak gure etxeko leiho zein balkoietan AHTarekiko aurkakotasuna adierazten duen edozein bandera ipintzera dei egiten du.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 26an - 08:51

Kanpaina honetan Val Susako (Italiako iparraldea) AHTaren aurkako bandera erabili dute; bertan, hango herri mugimendua, erabat militarizatutako AHTaren eraikuntza lanen aurkako "borroka eredugarria" gauzatzen ari dela gogoratzen dute, obrak gelditzea lortuz. "Kanpaina honek haien borroka omendu nahi du. Haien bandera geurea ere bada", diote AHTren aurkakoek.

Banderak herri eta auzo ezberdinetako tabernetan aurkitu daitezke. AHTren aurkako kanpaina berri honekin makroproiektu honek "lurra suntsitzen duela energia eta baliabide mordoa xahutuz" gogoratu nahi dute, eta txirotasuna haunditzen duela jendarteak zorpetzen duelako eta murrizketak areagotzen dituelako. "Elitista eta klasista da, ohiko trenaren desegitea dakar, esklabutzatik gertu dauden baldintzetan eraikitzen ari da, eraikuntza eta energia lobbyak eta banka aberasten ditu, ustelkeria nonahi dario, lurraldearen metropolizazioa bultzatzen du, aurrerabide eta modernitateaz iruzur egiten digun kapitalismoaren tresna bat da, presa eta estresaren kultura sustatzen ditu eta menpekotasun patriarkala laguntzen" duela ere salatu dute

Banderola etxeetan jartzeko deia zabaltzearekin batera, argazkiakmugituaht@gmail.com-era bidaltzeko eskatu dute, ondoren www.mugitu.blogspot.com -en argazki galeria batean argitaratzeko.

Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude