AHTren aurka Urkulluren aurrean protesta egiteagatik 7 lagun epaituko dituzte

  • AHTren aurkako zazpi ekintzaile epaituko dituzte urtarrilaren 29an Donostian, Iñigo Urkullu EAEko Lehendakariaren aurrean AHTren aurka egindako protestatik.


2015eko urtarrilaren 23an - 09:03
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Donostiako Kursaal jauregian AHTren aurka egindako protesta. (Argazkia: Mugitu!)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azaroaren 5ean egin zuten protesta Donostiako Kursaal jauregian, Eusko Jaurlaritzak “25 urte jasangarritasunaren alde” izenburupean antolatutako ekitaldian.

Urkullu hizketan ari zela Mugitu! mugimenduko zazpi lagun oholtzara igo eta “AHT jasangaitza” eta “EAJ hipokrita” zioten  kartelak erakutsi zituzten. 

Zazpi lagunak identifikatu zituzten, AHT gelditu webguneak argitaratu duenez.

Mugitu! mugimenduak salatu du, lehendakariaren segurtasun zerbitzuek azkar eta oso modu zakarrean jardun zutela.

Auzipetuak babesteko mobilizazioak

Epaiketa salatzeko eta auzipetuei babesa adierazteko hainbat mobilizazio deitu dituzte Donostian eta Iruñean.

Mugitu! mugimenduak elkarretaratzea deitu du ostegunerako Donostiako epaitegien aurrean 11:30ean.

Iruñean ere elkarretaratzea egingo dute jubilatuen Sasoia Elkarteak deituta, auzipetuetako bat elkarteko kidea delako. Protesta, Iruñeako Foruen Monumentuan izango da 13:00etan.

AHTren aurkako protestaren bideoa ere egin du Mugitu! mugimenduak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!