AHTaren aurkako XVI. kanpaldia antolatu dute Hernanin

  • Uztailaren 26tik 31ra egingo da Hernanin (Gipuzkoa) AHTaren aurkako kanpaldia. "Elkarbizitzarako espazio kolektibo bat" eratuko dute, egun horietan "adin eta jatorri desberdinetako jendeak esperientzia interesgarriak bizi ditzan", AHTren Aurkako Asanbladaren hitzetan.


2011ko uztailaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
AHTren aurkako XVI.kanpaldiko kartela

Asanbladak azaldu duenez, "Hernani azpiegitura desberdinak zigortu izan duten herria da, baina hainbeste aipatzen den garapena aseezina da". Gainera, antolatzaileen arabera, arazoa ez da AHTa eraikitzea bakarrik; kontuan hartu behar da AHTa elikatzeko eraiki beharko den azpiestazio elektrikoa, goi tentsioko lineaz gain.

Azken hilabeteotan Hernanin derrigorrezko desjabetzeak bideratzen hasi direla jakinarazi dute, eta orain arteko gakoa oztopoak jartzea izan dela. Herritarren presioaren garrantzia azpimarratu dute, eta aurrerantzean ere presioa egiten jarraitzeko deia luzatu dute, aurki hasiko baitira obrak.

Bestalde, kanpaldiaren egunetan eztabaida, tailer eta hitzaldiak egingo dira, besteak beste. Lau galderarekin laburbildu dituzte kanpaldiko ekimenetan jorratuko diren gaiak: "Zein interes politiko eta ekonomiko ezkutatzen dira martxan dauden azpiegitura erraldoien atzean? Zein dira proiektu hauek ekarriko dituzten aldaketa sozialak? Non dauka muga ingurunearen jasangarritasuna? Ze egoeratan dago garapenaren aurkako diskurtsoa, eta nolako eragina du gizartean?"

Hernaniko Osinaga auzoan izango da kanpaldia, AHTak "bortizki" eragingo baitio lekuari, antolatzaileen arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goi tentsioko linea
2022-05-16 | Jon Torner Zabala
Nafarroa eta Gipuzkoa artean 431 elektrizitate dorre eraikitzearen aurka agertu dira ia 200 elkarte

Nafarroa eta Gipuzkoa artean, Barasoain eta Gabiria lotuko dituzten 80 metroko 431 elektrizitate dorre eraiki nahi dituzte REE Espainiako Elektrizitate Sareak eta Forestaliak. Autopista Elektrikorik Ez plataformak batzarra egin du Etxarri Aranatzen; bertan, proiektuaren aurkako... [+]


Goi-tentsioko beste linea bat egingo dute Nafarroan, Erriberritik Castejoneraino

Forestalia enpresak Nafarroan beste poligono eoliko bat eraikiko duela jakinarazi du Sustrai Erakuntza Fundazioak. Nafarroari eragiten dioten goi-tentsioko bi linea ere baditu enpresa honek.


2021-11-10 | Hala Bedi
Beste goi-tentsioko linea bat egin nahi du Forestalia enpresak Araban, Berantevilla eta Erriberabeitia artean

Hirugarrena izango da, Lautadan eta Arabako Errioxatik igarota Añanan planteatu baititu beste bi. Hainbat herritako udalak aurka agertu dira.


2021-11-03 | Hala Bedi
Iruraiz-Gaunako Udalak Arabako Lautada zeharkatzen duen goi tentsioko linea elektrikoa ez egiteko eskatu du

Txosten tekniko batek udalerrian izango dituen eragin larriez ohartarazi ostean, Iruraiz-Gaunako Udala proiektuaren aurka agertu da eta alegazioak aurkeztea erabaki dute udal taldeek.


2019-07-17 | Z. Oleaga
Bizkaiko golkoan goi tentsioko kablea urpetik pasatzeko egindako ikerketak dio lurra ezegonkorra dela

Capbretoneko arroila inguruko lurra ezegonkorra dela adierazi du Red Eléctrica de España (REE) eta Réseau de Transport d'Electricité (RTE) enpresen ikerketa geologikoak. Kablea botatzeko ibilbide berrien aukera aztertu bitartean proiektua... [+]


Eguneraketa berriak daude