AHTaren aurkako plataforma sortu dute Lautadan

  • Informazio-bilerak deitu dituzte astearte eta ostegunerako.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 13an - 09:02

Aurreko astean, AHTaren kontrako sinadurak biltzen hasi ziren Lautadan, zehazki, Gasteiz eta Iruñea lotzeko Lautadan eraiki nahi duten trenbidearen aurkakoak. Ostegunean, berriz, AHTrik Ez! Lautada plataforma abiatu zuten, Asparrenean ehun pertsonen aurrean egindako batzarrean. Bertan, Kantauri-Mediterraneo itsasoen arteko trenbide korridorearen proiektuari buruzko ikerketa informatiboaren aurrean kezka adierazi zuten Lautadako bizilagunak, "eskualdera ekarriko dituen ondorio tamalgarriak" direla eta. Plataformak aurkeztu duen manifestuan azaldu dutenez, proiektuaren aurka daude "inposizio bat delako eta eragingo duen ingurumen inpaktua atzeraezina izango delako".

"Manifestu bat osatu dugu eta eragile politiko, sozial, ekonomiko eta sindikalekin kontaktuan jarriko gara manifestuari atxikimendua eman eta proiektuaren aurkako jarrera har dezaten", adierazi du Plataformako kide Iñigo Hernandezek.

Datozen egunetarako, bi bilera deitu dituzte; astearte eta ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Dulantzi eta Agurainen, hurrenez hurren.

Albiste hau Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: AHT gelditu! elkarlana
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Herriz herri salatu dituzte AHTrako zundaketa asmoak bizikletan

Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
AHTrako zundaketak gelditzeko bizikleta martxak bidean dira

Abiadura Handiko Trena eraikitzeko zundaketa geologikoen baimen-eskaeren aurka, hainbat taldek bizikleta martxa antolatu dute Sakanan eta Goierrin. Zundaketek kaltetutako lurraldeak zeharkatuko ditu abuztuaren 25etik 27ra.


Eguneraketa berriak daude