AHT gelditzeko aukera badagoela nabarmendu dute Bergaran

  • "Gezurra da AHTren zati handiena eginda dagoela; oraindik lanen herena ere ez dute egin", nabarmendu dute AHT! Gelditu Elkarlaneko kideek. Obrak gelditzeko aukera oraindik badagoela diote.


2014ko martxoaren 17an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bergarako sarreran eraikitzen dabiltzan AHTren biaduktuaren azpian egin dute proiektuaren aurkako elkarretaratzea (Argazkia: Goiena.net)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Despilfarroa gelditu. AHT ez! lelopean elkarretaratzea egin zuten hainbat launek larunbatean Bergaran, trenaren biaduktuaren azpian.

Elkarlaneko kide Mila Elortzaren hitzetan, "gezurra da AHTren zati handiena eginda dagoela, bultzatzaileek hori sinistaraztea lortu duten arren".

"Jendeak beldur handia dauka; beste eredu baten alde lan egin beharrean, jendea beldurtuta dago, eta hori da [AHTren bultzatzaileek] duten erreminta handiena jendea etxean geldi dadin", adierazi zuen. "Egunero ari gara bueltak ematen ea nola gizartea informatu, benetan medioetan agertzen dena ez dela egia guztia, egia asko dagoela atzean, eta informatuta egotea premia dela".


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.