"Gezurra da AHTren zati handiena eginda dagoela; oraindik lanen herena ere ez dute egin", nabarmendu dute AHT! Gelditu Elkarlaneko kideek. Obrak gelditzeko aukera oraindik badagoela diote.
Despilfarroa gelditu. AHT ez! lelopean elkarretaratzea egin zuten hainbat launek larunbatean Bergaran, trenaren biaduktuaren azpian.
Elkarlaneko kide Mila Elortzaren hitzetan, "gezurra da AHTren zati handiena eginda dagoela, bultzatzaileek hori sinistaraztea lortu duten arren".
"Jendeak beldur handia dauka; beste eredu baten alde lan egin beharrean, jendea beldurtuta dago, eta hori da [AHTren bultzatzaileek] duten erreminta handiena jendea etxean geldi dadin", adierazi zuen. "Egunero ari gara bueltak ematen ea nola gizartea informatu, benetan medioetan agertzen dena ez dela egia guztia, egia asko dagoela atzean, eta informatuta egotea premia dela".