Miguel Angel Llamas 'Pitu'

"Ahotsa.info itxi nahi dute, alarma gorria piztu beharrean gaude"

  • “Helburu haundia da, baina gu partida jolasteko prest gaude, ez dugu toalla botako”, dio Pitu-k Info7 Irratian egindako elkarrizketan. Batzarra deitu dugu ostegun honetarako Iruñean.

Info 7 irratia @@info7irratia
2016ko azaroaren 16a
Miguel Angel Llamas \'Pitu\' Ahotsako kazetaria.

Espainiako hainbat hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info, besteak beste, Altsasuko auziari eman dioten traatera informatiboagatik. Ez da Ahotsak jasaten duen lehenengo erasoa, komunikabide deserosoa gara hainbatentzat. Orain gure aurkako kanpaina berriro martxan dela uste dugu eta egoera honetan harresi bat eraiki nahi dugu, oraingoan komunikabidearen itxiera ekiditeko. 

Oraingoan Altsasuko auziari lotuta jo du Pitu-k Espainiako hainbat hedabidek Ahotsaren aurka. Pituk argi esan du “Altsasuko bertsio ofiziala zalantzan jarri dugu, ez Guardia Zibila gorroto dugulako, Sakanaka herritarrak maite ditugulako baizik”.

El Mundu egunkariaren azalean atera dute Ahotsa.infori buruzko albistea.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Adierazpen askatasuna  |  Ahotsa

Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude