Mundu osoan, emakumeek eta gazteek ahalegina egin dute aintzatespena, arreta, inklusioa eta abar jasotzeko. Horiek guztiak lortzeak gogobetetze-maila handia eragiten die. Horrexegatik, Nazio Batuek, beren Garapen Iraunkorrerako Helburuetan, andrazkoekin eta gazteekin lotutako gaiei heltzen diete, horretarako helburu zehatz hau ezarrita: GIH 5 Genero-berdintasuna.
Zalantzarik ez dago Afrikan arrakala hauek handiagoak direla, faktore oso ezagunak direla kausa, pobrezia, kasurako. Baina bidegabea eta desegokia litzateke Afrikako andre eta gazteek urteetan egin dituzten ahaleginak eta aurrerapenak ez balioestea. Politiken berrazterketaren eta ezarpenaren bidez laguntza jaso dute, bai eta inklusio eta posizionamendu estrategikoen, eta mundu-mailako aukera-sorkuntzaren bitartez ere.
Gaur, 2022ko Afrikaren Egunean, aipatu kolektiboak omendu nahi ditut, bereziki emakume gazteak, zeinak lan itzela egiten ari diren gure kontinentera oparotasuna eramateko.
"Azken urteotan, Afrikako herrialde askok botere-posizioetan jarri dituzte, estrategikoki, andreak eta gazteak. Haiek irtenbide berritzaileak eskaintzen dituztela erakutsi dute, ez parrokiakoak eta patriarkalak"
Politika publikoen bidez jasotako laguntza aurrerapausoa izan da andre eta gazte afrikarren bizitzan. Nire herrialdean, Ghanan, 2010ean berriro promulgatu zen gazteen parte-hartzea sustatzeko gazteria-politika, lehentasunezko bost alor hauei begira: hezkuntza eta lanbide-heziketa, ikerketa zientifikoa eta teknologia, informazioa, komunikazioa eta teknologia (IKT), eta gazteen enplegua eta enpresa-garapena.
Politikara mugatu gabe, Ghanak nazioarteko proiektu garrantzitsuak abiatuz erakutsi du lehentasun horiekin duen konpromisoa. Hezkuntza Ministerioak Neskatilak IKTetan programa bultzatu du (goi-mailako hezkuntzan nik neuk bideratzen dut), non neskatoek, lehen hezkuntzatik goi-mailakora, teknologia berriei (programazioa barne) buruzko hainbat ikastarotan parte hartzen duten; irabazleek, beren jatorrizko mailaren arabera, beren komunitateentzako ekipamendu informatikoak jasotzen dituzte, edo maila handiagokoek zuzenean parte hartzen dute IKT inkubagailuetan. Hezkuntza Ministerioak hala Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikako (STEM) nola Lanbide Heziketa Teknikoko bigarren hezkuntzako eskolak eraiki ditu, dagoeneko abian direnak, baita estatu-mailako bi unibertsitate ere, zeinetan ekintzailetza nahitaezko irakasgaia den lehen urtetik laugarrenera.
Ghanan, genero-politika nazionala ere badago, pobrezia femeninoa eta emakumeek justizia eta osasuna, besteak beste, bermatuta izateko bidea jorratzen dituena. Era berean, herrialdeko zenbait erakunderen ardura bakarra politika horiek betetzen direla zaintzea da, Ghanako Enpresen Agentziarena eta Mikrofinantzen eta Mailegu Txikien Agentziarena, esaterako. Sierra Leonan, azken bost urteotan, eragin handiko politika publikoak ezarri dira, indarkeriaren, jazarpenaren eta sexu-abusuen gaineko ikuspegi errealistari heldu izana, adibidez.
Azken urteotan, Afrikako herrialde askok botere-posizioetan jarri dituzte, estrategikoki, andreak eta gazteak. Haiek irtenbide berritzaileak eskaintzen dituztela erakutsi dute, ez parrokiakoak eta patriarkalak; beraz, garrantzitsua da goi-mailako karguak eta postuak bete ditzaten, hartzen diren erabakietan zuzeneko eragina eduki ahal izateko. Namibian, esaterako, andrazko gazte hauek ditugu: Daisry Mathias, Presidentearen aholkularia; Emma Inamutila Theofelus, IKT ministrordea; eta Patience Masua, herrialdeko Parlamentuan hautatutako emakumerik gazteena. Ghanan, berriz, Jake Bediako, 2018an diasporaren gaietarako gazteen enbaxadorea izan zena Presidentearen bulegoan eta orain gazteen parte-hartzerako enbaxadorea dena. Gobernuko agentzietako zuzendari nagusi gehienak gazteak dira, eta diputatuetako asko emakumezkoak (gazteak); are gehiago, Parlamentuko kide gazteenak andreak dira, Francisca Oteng Mensah, esaterako, Ghanako Parlamentuan sartutako gazteena.
Afrikako emakumeak eta gazteak, gainerako pertsonak bezalaxe, eskura dituzten aukerak baliatzen ari dira, hala nola gazteen kontseilu eta batzordeetan, beketan eta abarretan parte-hartze handiagoa izatea. Ekintzarik eta ideiarik ez zaigu falta; laguntza finantzarioa, ordea, bai. Gaurko gazteak etorkizuna bideratzen ari dira jada.
Afrikaren Egun zoriontsua izan dezazuela!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]