Afrika COVID-19aren aurrean. Globaliza dezagun elkartasuna!


2020ko apirilaren 29an - 13:08
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Planeta osoa eta gure etxeko atea jo duen pandemia hau hasi zenetik, denok ikusi dugu, ohi baino argiago, osasun arazo global baten aurrean gaudela. Egoera honetan, bestearen gaixotasuna nire gaixotasuna da, eta alderantziz; beraz, guztiok inplikatuko gaituzten irtenbide globalak behar ditugu, eta ez herrialdeak banan-banan kontuan hartuko dituztenak.

Albistegietan ikusi dugunez, Espainiako hainbat hiritako ospitaleetako larrialdietan kolapsoa egon da, baina imajina dezagun orain ZIUko oheak hutsaren hurrengoa diren eta eskuak xaboiz garbitze hutsa pribilegio bat den herrialde batean bizi garela. Afrikan –bereziki Saharaz hegoaldeko Afrikan–, bere aniztasunaren barruan, sekulako eragina izan dezake COVID-19aren pandemia globalak, osasun sistema eta osasun azpiegitura hauskorrak, biztanleriaren higiene eta osasun baldintzen prekarietatea eta bizirauteko zailtasun nabarmenak direla eta, familia askok egunean eguneko ekonomia informala baitute oinarri.

"Afrikako kontinentean ehuneko oso txiki batek dauka iturriko ura edo xaboia eskuratzeko aukera; ospitaleak gainez eginda daude pandemia hau hasi aurretik ere"

Joan den apirilaren 15ean, Pedro Sanchezek, Europako eta Afrikako beste 17 buruzagirekin batera (tartean, Conte, Merkel eta Macron), gutxienez 100 milioi euroren laguntza eskatu die, besteak beste, Nazioarteko Diru Funtsari, Munduko Bankuari eta Afrikako Garapen Bankuari, Financial Times egunkariak argitaratutako gutun batean. Baina geure buruari zera galdetzen diogu: zer egingo du Europako gobernu horietako bakoitzak bere aldetik?

Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Afrikako Zentroaren arabera (CDC Afrika, ingelesezko siglen arabera)i, 2020ko apirilaren 19an 22.275 kasu erregistratu ziren (1.119 heriotza), eta Egipto eta Hegoafrika izan ziren Afrikako herrialde kaltetuenak. Hala ere, erregistratutako datuak eta kasu errealenak oso bestelakoak izan daitezke, batez ere baliabide eta diagnostikorako test gutxi dituzten herrialdeetan. Perspektiban jartzearren, Espainian bakarrik kaltetuen kopurua 8 bider handiagoa da, eta hildakoena, berriz, 18 bider handiagoa. Aurreikuspenen arabera, Afrika pandemiaren atarian baino ez dago.

Afrikako kontinentean asko eta asko dira modu kolektiboan bizi diren pertsonak (askotan familia osoa gela bakar batean bizi da); ehuneko oso txiki batek dauka iturriko ura edo xaboia eskuratzeko aukera; ospitaleak gainez eginda daude pandemia hau hasi aurretik ere, non ZIUko oheak eta arnasgailuak mugatuta dauden, edo ez dauden, osasun zentro askotan gertatzen den bezala; ekonomia informala da familia askoren sostengua, izan ere, egunero lanera atera ezean, ez daukate zer jan… Testuinguru horretan, pandemiak larriagotu egin dezake Europan ahazturik genituen beste gaixotasun batzuk –hala nola tuberkulosia eta malaria–; baita pobrezia eta osasun sistema eskas bat pairatzen dituen populazioaren ahultasuna ere.

Aurrekoari eutsiz, bereziki egoki ikusten dugu gogoratzea 2018an 10 milioi pertsona gaixotu zirela tuberkulosiaz mundu osoan, eta horietatik 1,5 milioi gaixotasunaren ondorioz hil zirela. Afrika izan zen kasu berrien kopururik handiena bildu zuen bigarren lurraldea (%24), hego-ekialdeko Asiaren atzetik (kasu berrien %44)ii.

" Lurralde askotan biztanleek kutsatzearen edo gosez hiltzearen artean aukeratu behar dute"

Halaber, egindako kalkuluen arabera, mundu osoan 228 milioi malaria kasu izan ziren, 405.000 heriotzarekin, eta kasu gehienak Afrikako kontinentean gertatu ziren (213 milioi edo %93)iii, koronabirusak baino giza hondamen handiagoa eraginez. Nahiz eta, dirudienez, gaixotasun horiek, iparraldeko herrialdeetan eragin handirik ez dutenez, ikusezinak diren herrialde horientzat. Nolanahi ere, esan bezala, koronabirusa Afrikara ere iritsi da, eta izugarrizko kalteak eragin ditzake.

Egia da Afrika askotarikoa dela eta pandemiari hainbat modutan ari direla aurre egiten, baina badira herrialde batzuk neurri sanitario, sozial eta ekonomikoak aurrez hartzen ari direnak, hala nola mugak ixtea, etxeratze aginduak ematea, talde jarduerak mugatzea, eta abar… Lan egiten dugun herrialdeei dagokienez, Kongoko Errepublika Demokratikoaren hiriburu den Kinshasa hirian, jarduera ekonomikoak mugatu diren arren, erabaki zen familiak lau egunean isolatuta egotea eta hurrengo bi egunetan beren produktuak merkatuetan saltzera joan ahal izatea; hala ere, neurri hori atzera bota dute, eta kasu positibo gehien dituen auzoan baino ez da konfinamendua ezarri. Hori gertatzen da lurralde askotan biztanleek kutsatzearen edo gosez hiltzearen artean aukeratu behar dutelako. Senegalen bilkura publikoak debekatu dituzte; Ginea Konakryn ikastetxeak, unibertsitateak eta gurtza lekuak itxi dituzte; Kenyak zergak jaistea onartu du egoera honi aurre egiteko, eta abar.

Kontuan izan behar da, halaber, badirela zenbait elementu pandemiaren larritasuna arintzeko aukera ematen dutenak, Europarekin alderatuz gero. Gaur egun, badirudi COVID-19aekin lotutako hilkortasuna bereziki lotuta dagoela adinekoen edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonekin; Afrika, berriz, kontinente gaztea da, bertako biztanleriaren %40 baino gehiago 15 urtetik beherakoa baita. Gainera, dirudienez, beroak geldiarazi egiten du birusa, eta Saharaz hegoaldeko herrialde askotako klima onuragarria izan daiteke zentzu horretan, baina ez dago erabateko ziurtasunik agertu besterik egin ez den gaixotasun honen inguruan.

Aurreko egunetan, zurrumurruak zabaldu dira komunikabideetan, Afrikako herritarren artean COVID-19aren kontrako txerto posibleak probatzeko aukeraren inguruan. Zergatik esperimentatu nahi da pertsona horiekin? Bigarren mailako herritartzat hartzen al ditugu? Ez al dauzkate munduko gainerako biztanleek dituzten eskubide berberak? Gizartea aurrera doa 2030erantz, lelo honekin: #EzUtziInorAtzean, eta Afrikaren Aldeko Taldekook gobernuei eskatu nahi diegu ez onartzeko injustizia egoera hori.

 

"Begi onez ikusten ditugu nazioarteko erakundeei laguntzak eskatzeko ekimenak, baina berriro galdetzen diogu gure buruari: zer egingo da gure lurraldeetatik abiatuz?"

Afrikaren Aldeko Taldekook kezkaturik ikusten dugu Afrikako kontinentean sortzen hasi den egoera, eta, halako krisi latz baten aurrean, nazioarteko elkartasunaren beharra aldarrikatzen dugu, Afrikan izan dezakeen inpaktua arintzeko. Ezin dugu atzean utzi populaziorik ahulena eta munduko herrialderik pobreenak dituen kontinentea. Elkartasun hori ezin da nazioarteko erakundeei neurriak eskatzera mugatu. Tokiko konpromisoak eta lankidetza deszentralizatuak, Espainian, eta bereziki Euskadin eta Nafarroan, baliabide izan behar dute Afrikako herrialdeentzat. Kontuan izan behar da krisi honek ekarriko dituen ondorio sozioekonomikoek (lana edo urteko uzta galtzea) jan ahal izatea galaraziko diotela pertsona askori, hori guztia desnutrizioa dagoeneko arazo humanitario larria den herrialdeetan.

Mugarri historiko hau inflexio puntu gisa gogoratu behar da, non elkartasunak eta justizia sozialak indarra hartu duten. Beraz, begi onez ikusten ditugu nazioarteko erakundeei laguntzak eskatzeko ekimenak, baina berriro galdetzen diogu gure buruari: zer egingo da gure lurraldeetatik abiatuz?

Afrikaren Aldeko Taldean dihardugunok zera eskatzen dugu: #EzUtziInorAtzean, afrikar kontinenteko biztanleria barne, eta, horretarako, herri ahulenekin dugun konpromiso solidarioaren garrantzia eta beharra berrestea eskatzen dugu, eta horrek esan nahi du erakunde publikoek nazioarteko lankidetza eta elkartasun politikei eustea.

* Monica González Llamazares Afrikaren Aldeko Taldearen kidea da

---------------------------

Afrikaren Aldeko Taldea osatzen dute: Gosearen Aurkako Ekintza; Bakearen aldeko Lankidetza Batzarra - Euskadi; Manuel Iradier Elkarte Afrikanista; Ayuda en Acción - Ekintzaz Lagundu; Coopera Euskadi; Derandein Fundazioa; FISC Mariaren Lagundia; FISC Lankidetza eta Garapena; ALBOAN Fundazioa; Anesvad Fundazioa; Itaka Escolapios Fundazioa; Haurralde Fundazioa; Medicus Mundi Araba; Mundukide Fundazioa; Munduko begiak, Mundu bakean; Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional eta TAU Fundazioa (informazio gehiagorako: h ttps://grupoproafrica.wordpress.com/)

i Africa Centres for Disease Control and Prevention (Africa CDC) Afrikako Estatuen Batasuneko erakunde tekniko bat da, estatu kideetako osasun publikoan espezializatua, helburu hau duena: bere osasun publikoko erakundeek gaixotasunen mehatxuak hautemateko, prebenitzeko, kontrolatzeko eta modu azkar eta eraginkorrean erantzuteko duten gaitasuna indartzea (informazio gehiagorako:

(h ttps://africacdc.org/)

ii https://www.who.int/es/news-room/fact-sheets/detail/tuberculosis

iii https://www.who.int/malaria/media/world-malaria-report-2019/es/

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


CAF, negoziorik ez genozidioaren kontura

2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]


2025-09-24 | Mounir Marjieh
Genozidioaren eragina Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen

Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]


2025-09-24 | Taher Ali
Bi urte

Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]


Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.