AEBetan 24 urtez egindako ikerketa batek erakutsi du errausketak bularreko minbizia ugaritzen duela inguruetan

  • Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT-GEIS) osatzean duten medikuek erraustegiek jendeen artean eritasunak gehitzen dituztela erakusten duten nazioarteko bi ikerketa berri aurkeztu dituzte. erraustegien inguruan hainbat minbizi mota, sortzetiko malformazioak, gaixotasun kardiobaskularrak eta arnas gaixotasunak izateko arriskua gehiago dagoela. Bata, AEBetako unibertsitate desberdinetako zientzialariek egina 112.000 pertsona jarraituta 24 urtez. Bestea Italian argitaratua, umeen atzazaletan agertutako metal astun arrastoen inguruan.


2020ko uztailaren 06an - 11:20
Zubietako erraustegia kea dariola, Usurbildik ikusita. (Argazkia: Noaua)

Errausketak gizakien osasunean eragiten dituen kalteen inguruan munduan argitaratzen diren ikerlan eta agirien jarraipena egiten baitu OEIT elkarteak, José Cruz Ruiz Villandiego eta Xabier Mitxelena Iparragirre medikuek aurkeztu dituzte AEBetan eta Italian plazaratu berri diren bi ikerlanok. Lehena AEBetako unibertsitate desberdinetako zientzialariek egin dute, diseinu aldetik prospektiboa da, parte-hartzaile kopuru handia izan du (112.000 jende) eta jarraipen-aldia luzea (24 urte). Medikuek esan dutenez, "ezaugarri hauek ikerlanaren fidagarritasuna sendotzen dute. Ondorioek kezkatzen gaituzte: erraustegiek isuritako dioxinak bularreko minbizi inbaditzailea izateko arriskua %15eko igoerarekin lotzen dira erraustegien inguruko 10 km-ko erradioan bizi diren biztanleen artean, erraustegietatik haratago bizi direnekin alderatuz gero. Arriskua %25 handitzen da 5 km-ko erradioan bizi diren biztanleen artean". Ikerlana Internetez eskuragai dago: "Dioxin Exposure and Breast Cancer Risk in a Prospective Cohort Study".

OEITeko medikuek aurkeztutako bigarren azterlana duela aste batzuk argitaratu dute Italian eta ikertu ditu erraustegien metal astun emisioak. Ikerlanaren emaitzetan irakur daitekeenez, metal astun batzuen maila (barioa, nikela, kobrea, manganesoa eta banadioa) nabarmen handiagoa da erraustegiaren inguruko 3 km-ko erradioan bizi diren haurren azazkaletan, erradio horretatik kanpo bizi diren haurrekin alderatuta. Horrek esan nahi du arrisku handiagoa dagoela arnas patologia, patologia neurologikoa eta endokrinologikoa izateko eragindako pertsonengan. Ikerlana Internetez eskuratu nahi duenarentzako: "Biomonitoring of Metals in Children Living in an Urban Area and Close to Waste Incinerators"

Ruiz eta Mitxelena doktoreek, datuok aurretik publikatutako bibliografia luzea osatzen dutela eta, zera adierazi dute: "Bi kutsatzaile talde isurtzearen ondoriozko osasun-arriskuan jarri dugu arreta, baina jarraitzen ahal genuke erraustegiek isuritako zerrenda zabala osatzen duen kutsatzaile bakoitzak osasunean duen arriskuarekin.

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldean uste dugu inoiz ez dela berandu erraustegi bat ixteko, ikusita Gipuzkoako biztanleen osasuna arriskuan jarriko duela azaldu ditugun ikerlanen arabera, eta ez dituela zabortegiak desagerraraziko, esaten digutenaren aurka -izan ere, erraustegi guztiek zabortegiak behar dituzte-. Eta hau dena, jakinki ez direla inondik ere beharrezkoak hondakinak kudeatzeko, beste lurralde batzuk erakusten diguten bezala.

Horregatik, gure foru-agintariei eskatzen diegu, mundu osoko beste mediku-elkarteekin bat eginez, alde batera utz dezatela erraustegiak eta zabortegiak osatzen duten binomioa hondakinak tratatzeko modu gisa. Halaber, eskatzen diegu hain loturik dauden gizakion osasunean, ingurumenean eta kliman eragin gutxien duen hondakin kudeaketa martxan jarri dezatela, Gipuzkoako gehiengo sozialaren borontatea jarraiki".

José Cruz Ruiz Villandiego (ezkerretan) eta Xabier Mitxelena Iparragirre medikuek aurkeztu dituzte nazioartean errausketaren arriskuez argitaratutako azken bi ikerlanak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude