AEBetako Poliziaren jarrera beste behin ezbaian, Trumpen zaleek Kapitolioa hartu ondoren

  • Aktibista eta politikari ugarik nabarmendu dute ez duela zerikusirik Donald Trumpen jarraitzaileek Washingtonen egindako erasoaldiari eman zaion erantzun lausoak, pasa den urtean Black Lives Matter mugimenduko protestek izan zuten jazarpenarekin.


2021eko urtarrilaren 07an - 16:04

Black Lives Matter sare globaleko kideen ustez, asteazkenean AEBetako Kapitolioaren asaltoan poliziak izandako jarrera “herrialde honetako segurtasun indarrek protesta baten aurrean duten hipokresiaren adibidea” baino ez da: “Ez zaitezte tronpatu, manifestariak beltzak balira, jo egingo gintuzketen, negarra eragiteko gasa jaurti, eta agian, tirokatu ere bai”.

AEBak zatitzen dituen alde hori agerian geratu da, CNNko Nicole Chavez kazetariaren arabera. Bere esanetan, pasa den ekainean antiarrazistek Washingtonen manifestazio baketsua egin zutenean, Guardia Nazionaleko tropak berehala ezarri ziren Lincoln Memorialeko eskaileretan “armaturik eta kamuflaje trajearekin”, gainera.  Aldiz, Trumpen aldeko ehunka lagunek Kapitolioko eskailerak hartu eta eraikinean sartu dira, barruan “paseatu” dira hainbat orduz, eta ez dago garbi negarra eragiteko gasa zeinek jaurti duen. poliziak, manifestariek, hala biek.

Hedabide horri funtzionario federal batek azaldu dionez, ez zegoen aurreikusita Guardia Nazionaleko kideek esku hartzea –faxistek asaltoa egin eta denbora luzera baino ez dute aktibatu milizia erreserba hori–, nahiz eta duela hiru astetik ari ziren Trump eta bere zaleak Joe Biden presidente hautetsi demokrata berretsiko zuten egunerako protesta haizatzen.

Horren ordez, Kapitolioko polizia zibila jarri dute leporaino babesturiko eta armaturiko faxisten aurrean: “Polizia hori gehiago da udaltzain taldetxo bat beste ezer baino, eta gaindituta geratu dira”, esan du Mikel Aramendik Euskadi Irratian. Nazioarteko adituaren esanetan, asteazkenean ikusi duguna polizia erabiltzeko neurri edo modu “bikoitza” da, Black Lives Matterrekin konparatuta.

George Floyd herritar beltza polizia batek belaunarekin zapalduz hil zuenean, AEBetan sorturiko protestak zapaltzeko agenteek tiroak eta gasa erruz jaurti zituztela gogorarazi du Chavezek; modu prebentiboan Trumpen mitin tokiak desokupatzeko, zaldi gainean ikus daitezke adibidez, borrokarako kaskoak jarrita jendea sakabanatzen.

AEBetako giro soziala erabat gaiztoturik dago azken urteetan. Kalean, supremazista zuriek estatu administrazioaren sostengua izan dute Donald Trump boterera iritsi zenetik eta badakite poliziak ez duela beraien kontra egingo. Are gehiago, poliziaren barruan ekintzaile supremazistak daude infiltratuta, Michael German FBIko agente ohiak azalerazi duenez; Net Hurbil honetan azaldu zuen Jenofa Berhokoirigoinek bilakaera hori. Izan ere, polizia zein manifestari ultrei etsai bera jarri die Trumpek parean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Manifestazio jendetsu batekin oroitu dute Aitor Zabaleta

Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen... [+]


Eguneraketa berriak daude