‘Fariña’ berriz salgai: liburua bahitzeko agindu zuen auzitegi espainiar berak baimena eman du orain

  • Madrilgo Probintzia Auzitegiak otsail honetan agindu zuen  Nacho Carretero kazetari galiziarraren Fariña liburua bahitzeko, PPko alkate ohi batek narkotrafikoarekin izandako harremanaren berri ematen zuelako. Ia lau hilabete geroago, epaitegi berak kendu egin du liburuaren aurkako kautelazko neurri hori eta berriz ere liburu-dendetan saldu ahal izango da.

Nacho Carretero kazetaria, liburua eskuetan duela.

2018ko ekainaren 22an - 11:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Liburua argitaratu zuen Libros del KO argitaletxeak baieztatu du berria: Fariña berriz ere liburu dendetan saldu ahal izango da, Madrilgo Probintzia Auzitegiak onartu egin duelako editorialak aurkeztutako helegitea. Argitaletxeko kideek liburuari ezarritako bahiketa kentzeko eskatu zuten, auzitegian aurkeztutako errekurtsoan.

Liburuaren egileak erabakia ospatu du Twitterren: "Azkenean, normaltasunera buelta" idatzi du gaztelaniaz eta "Fariña libre", galizieraz.

Erabaki horrekin paraleloan, ostegun honetan egin da kasuarekin lotutako epaiketa Collado Villalbako (Madril, Espainia) epaitegi batean. O Groveko (Galizia) alkate ohi José Alfredo Bea Gondarrek eraman zuen liburua tribunaletara, Carreterok bere ohorearen kontrako delitua egin zuela salatuz. Liburuko lerro gutxi batzuetan agertzen da Bea Gondar, narkotrafikoarekin lotutako beste hamaika kasuren artean; baina agerpen labur hori aski izan zen liburuaren aurkako neurri kautelarrak lortzeko eta hiru hilabetez liburu dendetatik kanpo uzteko.

Osteguneko epaiketan, fiskaltzak ere liburuaren bahiketaren kontrako jarrera erakutsi du eta kasua bertan behera gera dadila eskatu. Era berean, liburuak hurrengo edizioetan zehaztasun bat gehitu beharko lukeela adierazi du: Carreterok Fariña-n idatzi zuenaren arabear, Bea Gondar bi narkotrafiko auzitan prozesatu zuten; fiskalaren ustez, bi auzietan absolbitu zutela ere esan beahrko luke liburuak.

Salaketa jarri zuen alkate ohiak milioi erdi euroko kalte-ordaina eskatu dio Libros del KO argitaletxeari, bere izena droga-trafikoarekin lotzeagatik.


Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin