AEBek Arnaldo Otegiri Fidel Castroren omenaldian egotea galarazi diote

  • Sortuko idazkari nagusi Arnaldo Otegik ezin izan du La Habanan Fidel Castroren omenez eginiko ekitaldira joan. Hartu beharreko hegazkinak AEBetako aire eremua zeharkatu behar zuen eta debekatu egin diote hegazkina hartzea. Estatubatuarrek terrorismo delituengatik zigortuta egon izana arrazoitu dute.  


2016ko azaroaren 30ean - 09:17
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Sortuk adierazi duenez, Otegik Biarritzeko aireportuan hartu behar zuen hegaldia, lehenik Parisera eta ondoren La Habanara joateko. Sortuko idazkari nagusiak ezin izan du kontrola pasa. Sortuk nazioarteko gaiez arduratzen den Asier Altuna buru duen delegazioa bidali du omenaldira.

Otegik debekuaren berri eman duen komunikatuan doluminak bidali dizkie Kubako herriari, bertako alderdi komunistari eta Fidel Castroren sendiari. “Bat gatoz berak inspiratu zuen justizia sozialean, internazionalismoan eta askatasunean oinarrituriko ideiekin”, gehitu du.

 


Arnaldo Otegi kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...