Iragan asteazkenean Hogar Seguro Virgen de la Asunción zentroan (Guatemala) gertatutako sutearen biktimen zifra berrogeira igo da, eta kausak oraindik ez dira argitu. Herritarrek informazio gabezia salatu eta gertatutakoari buruzko azalpenak exijitu dituzte.
Jimmy Morales Guatemalako presidenteak elkarrizketa batean adierazi du ezbeharraren egunean neurriak hartu zituztela “gazteen arteko istiluak saihesteko”, eta hauetako bat “giltzapetzea” izan zela. Lekuko batzuek ere antzeko bertsioak eman dituzte, baina oraindik ez da ezer konfirmatu. Presidenteak “pazientzia” eskatu du, gertatutakoa ikertzen ari direlako.
Dirudienez, sutearen aurreko orduetan gazte batzuk ihes egiteko saiakera egin zuten, tratu txarrak eta sexu gehiegikeriak salatu ostean. Ustez, haiek piztu zuten sutea, protesta moduan.
Zentroa Guatemalako Gobernuaren ardurapean dago. Gizarte Ongizateko Idazkariak tragediaren erantzukizuna bere gain hartu du, baina kargua uzteko aukera alde batera utzi du. Jimmy Moralesek hiru eguneko dolu nazionala ezarri eta zentroaren zuzendariaren kargugabetzea agindu du.
“Sarraski bat izan da”, adierazi du Hilda Morales Haurtzaroaren Giza Eskubideen prokuradoreak, eta arduradunen aurkako ikerketa bat eskatu du. Biktimen senideek azalpenak eskatu dituzte: “Gure alabei zer gertatu zaien jakiteko eskubidea dugu”, adierazi du ama batek.
Adingabeen zentroak 400 pertsonentzako ahalmena dauka, baina 800 bat gazte ostatatzen ditu, horien artean etxeko indarkeriaren biktimak, delitugileak edo bizitokirik gabeko adingabeak. Zentroaren aurkako salaketak jarri izan dituzte beste batzuetan, tratu txarrengatik.
2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]
Maia herriarentzat kontzeptu garrantzitsua da Utz K’aslemal delakoa: “osotasunean bizitzea” izan liteke horren itzulpen bat. Kosmobisio horretatik mintzo da Milvian Aspuac ehule eta buruzagia. Urrian Euskal Herrian izan zen, eta bere komunitateko emakumeek egin... [+]
2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]
Inbestidura ekitaldia hamabi orduz atzeratu da, Kongresuak ohiko lege-prozedura batzuk atzeratu dituelako eta Bernardo Arevalo agintera ez iristeko azken momentuko saiakera batzuk egon direlako. Arevalok “autoritarismoaren” aurkako mezua helarazi du.
Melvin Picón (Coban, Guatemala, 1979) maia q'eqchi' komunitatekoa da, eta Guatemala iparraldeko Alta Verapaz departamendutik etorri da Euskal Herrira, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean. Jatorrizko herrien defentsarako hamaika elkarte eta... [+]
Guatemalako fiskaltzaren helburua da hauteskundeak irabazi zituen Bernardo Arevaloren kargua hartzea eragoztea. Arevalok “ustelkeria amaitzea" hitzeman zuen.
Cristina Chiquín Rodríguez argazkien bidez komunikatzen da: zer da emakume guatemaldarra izatea? Horren bilaketan datza Bilboko Bira kulturgunean aurkeztu duen erakusketak, La búsqueda (Bilaketa), izen bereko liburuaren lagin bat. Lagun Artean GKEaren bidez... [+]
Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.
Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.
Mendebaldeko multinazional batek “hirugarren mundutzat” hartzen duen lurralde bateko aberastasun naturalak ustiatzen ditu masiboki. Enpresarentzat dirutza, han bizi direnentzat kutsadura eta askotariko arazoak. Zenbat aldiz entzun dugu istorio hau? Oraingoan ordea,... [+]
Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]
35 urteko ibilbidea duen Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen eskutik etorri zen Guatemalako Prensa Comunitariako kazetari Paolina Albani Euskal Herrira. ARGIAk egin zion elkarrizketa ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu dio ARGIAri Solway multinazionalak... [+]
Guatemalako kazetari bati ARGIAk egin eta argitaratutako elkarrizketa bat ezabatzeko eta 15.000 euroko “kalte-ordaina” ordaintzeko eskatu digu Solway multinazionalak. Egin ezean kasua epaitegira eramatearekin mehatxatu gaitu. ARGIAk ez du horrelakorik egingo, ez gara... [+]