Emakume bat larri zauritu du Espainiako Poliziak protesta baketsu batean

  • Adineko emakume bat larri zauritu zuen atzo poliziak Valladoliden. PPk Gaztelako hiri horretan egin duen kongresua baliatuz hainbat protesta izan dira.


2014ko otsailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Poliziaren erasoa jasotzen duen fotograma.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eco Republicano webguneak jasotzen duenez, protesta baketsua egiten ari ziren Espainiako Poliziak hiriko plaza nagusira sartzen utzi ez dien arte. M15 mugimenduak adierazi duenez, “arrazoirik gabe” egin dute eraso agenteek eta adineko emakume bat zaurituta eraman dute ospitalera.

Zuritutako pertsona Stop Kaleratzeak mugimenduko kidea dela irakur daiteke La Republica atarian. 56 urte ditu eta buruan kolpe gogorra jaso du. Pronostiko larria egin dute ospitalean. Horrez gain, erasoaren biktima dagoen ospitaleko solairua erabat hustu dutela jaso du aipatutako webguneak M15 mugimenduaren iturrietatik.

Beheko bideoan ikus daiteke erasoaren unea:

Mobilizazio ugari PPren politiken kontra

Asteburua mobilizazioz beteta egon da Valladoliden PPren konbentzioa probestuz, Rajoyren gobernua martxan jartzen ari den politiken kontra protesta egiteko.

El Otro Valladolid webguneko agendan irakur daitekeenez, mota guztietako aldarriak izan dira, abortuaren lege erreformaren kontrakoetatik hasi eta adierazpen askatasunaren aldekoetaraino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Polizia
Eguneraketa berriak daude