Abuztuaren 28an egingo dute Ospa Eguna Altsasun

  • Ospa! mugimenduak iragarri duenez, aurten abuztuaren 28rako prestatu dute OSPA! Eguna Altsasun.


2021eko uztailaren 9an - 14:39
Azken eguneraketa: 16:42
Arg.: EITB
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mugimenduren esanetan, “azkeneko urtean kontrol soziala zein polizia desberdinen kaleko

presentzia ikaragarri handitu da gure herrietako kaleetan”. George Orwelek 1949an argitaratutako "1984" izenburuko nobelak fikzioa ere ekarri dute gogora: “Nobelak gizarte kontrolatu baten inguruan dihardu. Aspaldiko fikzioa bada ere, gaur egungo kontrol sozialaren areagotzea, isunak, manipulazio ereduak... gure azalean jasaten ditugun errealitatearen islada dira nobelako

gertakizunak”.

Erredakziora bidalitako oharrean zehazten dutenez, “guztioi dagokigu errepresioaren aurpegi guztiak salatu eta borrokatzea, gizarte kontrolatu baten parte ez bilakatzeko”.

Honakoa izango da aurtengo edizioaren kartela:

 

 

 

Argazki oina

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errepresioa
Eguneraketa berriak daude