Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

  • Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio partikularrak: Prisoners Defenders.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 22an - 08:30
Argazkia: Mundo Obrero

Madrilgo Zigor Arloko 31. zenbakiko Epaitegiak absolbitu egin ditu Euskadi-Cuba Gobernuz Kanpoko Erakundea eta José Manzaneda, Cubainformación hedabideko kazetaria eta koordinatzailea. Aurreko ostegunean egin zieten epaiketa Euskadi-Cubako legezko ordezkaritzari eta Manzanedari, "kalumniak eta irainak" eta "gorrotoa sustatzea" leporatuta.

Prisoners Defenders elkarte antikastristak egin zituen akusazio horiek, Cubainformación-ek 2020an argitaratutako artikulu baten harira. Manzanedak, hain zuzen ere, Amerikako Estatu Batuek Kubaren aurka indarrean daukaten blokeo ekonomikoa izan zuen hizpide idatzi horretan: Crear una crisis sanitaria en Cuba: objetivo de la guerra contra su cooperación médica.

Akusazio partikularrak zigor eskaera altuak egin zituen Manzanedaren eta Euskadi-Cubaren legezko ordezkaritzaren aurka: zazpi urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko kalte-ordainak eta isunak. Dena den, epaileak ez ditu erruduntzat jo, eta ez ditu zigor eskaera horiek onartu.

Prisoners Defenderseko presidente Javier Larrondori egiten zaio erreferentzia seinalatutako artikuluan. Epaitegiak esan du, ordea, idatzi horretan Larrondori "gerrako kriminal" deitzean, Manzanedak ez duela "adiera literalean" esaten: zentzu metaforikoan uler daitekeela uste du epaileak. Horregatik egin du absoluzioaren alde.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Eguneraketa berriak daude