Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

  • Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


2024ko urtarrilaren 31n - 12:38
Azken eguneraketa: 15:38

Otsailean izango da, Madrilen, Cubainformación hedabidearen koordinatzaile eta kazetari José Manzanedaren eta Euskadi-Cuba elkartearen legezko ordezkaritzaren aurka Prisoners Defenders erakunde “anticastristak” aurkeztutako kereila kriminalaren epaiketa. Elkarte hori, 2020ra arte, www.cubainformacion.tv domeinuaren legezko jabea izan zen. Akusazio partikularrak sei urteko kartzela zigorra eta 50.000 euroko kalte ordaina eskatu du, “Crear una crisis sanitaria en Cuba: objetivo de la guerra contra su cooperación médica” erreportajearen edukiagatik. Fiskaltzak eta defentsak absoluzioa eskatu dute, deliturik ez dagoela argudiatuta.

2020ko urrian argitaratu zuen hedabideak lan hori. Bertan, Prisoners Defendersen lana deskribatu zuten eta AEBetako Gobernuko Estatu Departamentuarekin koordinatuta, Kubako mediku lankidetza hitzarmenak suntsitzeko saiatzen ari zela azaldu zuten.

Erreportajearen arabera, helburuetako bat litzateke uhartearen aurkako blokeo ekonomikoa osasun arloan aplikatzea, Kubako Osasun Publikoko Ministerioak zenbait naziotako akordio medikoengatik lortzen dituen diru sarrerak moztuta.

Dirua biltzen ari dira epaiketari aurre egiteko. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#4
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Pablo Gonzalez kazetariak Polonian preso bi urte beteko dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Gernikan

Otsailaren 28an bi urte beteko atxilo. Egun horretarako, Gonzalez libre uztea aldarrikatzeko manifestaziora deitu du Guernica Gernikara ekimenak.


Eguneraketa berriak daude