“Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da”

  • Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako azalpenak ematera. Nafarroan oraindik aukera badela uste dute AHT gelditzeko "atsekabean eta etsipenean" erori gabe. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 22an - 08:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Val Susa Italiako bailarako tren lasterraren kontrako mugimenduko ekintzaile batek eman du eurenean izandakoaren berri. "Gertutik ezagutuko dugu zelako indarrez egin dioten aurre Italian AHTri", esan du Julio Villanuevak Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan. "Etsipenean" erori gabe eta "atsekaberik" gabe Nafarroan abiadura handiko trena gelditu daitekeela uste du Villanuevak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude