Abiadura Handiko Trenak merkantziarik ez duela garraiatuko erakutsi du Sustrai fundazioak

  • Abiadura Handiko Trenak ez du garraiatuko merkantziarik, horixe da Sustrai fundazioak plazaratu berri duen ikerlanak ("La Alta Velocidad ferroviaria y el transporte de mercancías, análisis de su problemática") eskaintzen duen ondorio nagusia. Sustraik Nafarroako AHTan zentratu du bere azterketa, baina testu barruan irakur daitekeenez EAEkoak ere arazo berekin egingo du topo.


2019ko abenduaren 9an - 11:16
AHTaren bide berria urratzeko lanak Nafarroako Erriberan. (Argazkia: Noticias de Navarra)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

AHTarentzako trenbide berriak gizartean eragiten duen ezinegonari aurre egiteko agintariek sarritan aipatu dute bidaiariez gain merkantziak ere hobeto eta azkarrago eramango dituela tren lasterrak. Hori propaganda hutsa da, Sustraik plazaratu duen azterlanak dioenez. "[Nafarroako] gobernu guztiek sustatzen dute azpiegitura hau, modernitatearen argudioarekin, esanaz bidaiariak bezala merkantziak garraiatuko dituela. Alabaina, egin dugun ikerlanak frogatzen du oso zaila izango dela AHTak garraiatzea merkantzia kopuru esanguratsu bat, ez baldin bada paketeria soila. Horri gehitzen badiogu bidaiariak erakartzeko daukan aurreikuspen txikia, Nafarroan eraikitzen ari diren korredoreak ez dituelako hiri handiak lotzen, ohartuko gara aurrean daukaguna dela ingurumen suntsiketa larri bat inolako justifikazio sozio-ekonomikorik ez duena". Sustrairentzako, merkantzientzako balioko duela eta esandakoak ez dira publizitate hutsa baizik.

AHTaren trenbide berria, zehazki Nafarroakoa, baina baita EAEkoa ere Espainiako Estatuko gainerako tren laster guztiak bezala, diseinatuta dago bidaiariak hiritik hirira arinen garraiatzeko eta inondik ere ez merkantzia astunak eraman behar dituzten tren luzeentzako. Diseinu horrengatik da ia ezinezkoa bidaiarien eta markatzien trenek bide berak partekatzea. Sustraik aipatu dituen iturri ugarik aspalditik nabarmendu dituzte batera ezintasun horiek, bai AHTaren kontrakoek eta baita proiektuaren aldekoek ere, tartean patronalek, logistikako adituek eta, Nafarroaren kasuan... baita AHTa sutsuki bultzatzen duten agintariek ere.

Horrela, dio Sustraik, Nafarroako AHTaren zuzendaritza daraman partzuergoak 2017k daki lurraldeko industriarik inportanteena den Volkswagen konpainiak aurrerantzean ere Landabenen ekoiztutako autoak lehengo trenbide zaharretik garraiatzen jarraituko duela.  "Bitartean, murgilduz goaz krisi garaietan, klimaren krisian eta energiazko baliabideen krisian, eta krisiok behartzen gaituzte azkar bilatzera irtenbideak garraioari, erregai fosilak baztertu eta berriztagarriak erabiliz. Eta hau betiko trenak egin dezake, ez beste ezerk, efizientziaz eta efikaziaz. (...) Ikusten dugu justu kontrako norabidean daozela administrazioen ahaleginak, izan Estatuarenak, Nafarroako Gobernuarenak edo Iruñerriko Mankomunitatearenak".

Sustrairen txostena osorik hemen irakur daiteke.


Irakurri gehiago: Abiadura Handiko Trena Ekonomia
Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.