Abenturazko bidaia

  • Gaurkoan ez dago kontzerturik, ez dago musikarik, ez dago soinurik. Belarrien ordez, begiek egingo dute lan eta ez da makala izango. Isiltasuna nagusi izan arren, soinua eta irudia gurutzatzen diren habitatean murgilduko gara. Eta horretarako, Muinoko Hotsak kolektiboko kideak izango ditugu bidelagun.


2019ko azaroaren 07an - 08:41
Argazkiak: Dospordos

Duela hiru urte eta erdi Gasteizko Gaztetxearekin eta Hala Bedi Irratiarekin elkarlanean jaiotako talde honek bere txokoa egin du hilabeteroko kultur agendan. Eskaintza zabal bezain eguneratuan oinarritzen da haien arrakasta eta jada, 18 kontzertu antolatu dituzte.

Ibilbidearen hasieratik ahalegindu dira adostutako politikak errespetatzen eta musikarien tratuan arreta jartzen. Berebiziko garrantzia ematen diote taldeek egiten duten esfortzuari. Lokaleko entseguak, muntaketa, desmuntaketa, zuzenekoak, kargatzea… Lan asko duen abentura gisa definitzen dute, xumea ez den eta esfortzu asko egin behar den bidaia bat.

Lumi, Dupla, Kaskezur, Tara, Anari, Ther Lookers, Inoren Ero Ni, Vicepresidentes, Arenna, Azken Aukera eta The Brontes izan dira eszenatokia astindu duten taldeetako batzuk. Haiekin batera, Dospordos izenaren atzean ezkutatzen diren Raul Choren eta Albaro Anta argazkilariak egon dira. Hileroko zitak iruditara eraman dituzte hauek.

Haien lanaren emaitza da Gasteizko Arte eta Ofizio Eskolan kartelez, argazkiz eta kontzertuetako sarreraz osatuta dagoen erakusketa. Kamera bat eta lau eskuren arteko koordinazioak egindako argazkiak lau haizetara zabaldu nahi izan dituzte.

Material grafiko horrekin batera, Antak egindako kartelak ere aurki daitezke. Estilo propioa duten horma-irudiak dira eta kolore biziz josita daude. Guztietan bozgorailu eta etxe bana ageri dira ezkutatuta. Lehenengoak, irratiari egiten dio erreferentzia eta bigarrenak, aldiz, kontzertuak egiten diren muinoko gaztetxeari.

Zuzeneko guztietatik ateratako bizipen errepikaezinak ikusteko aukera emango digute erakusketako argazkiek. Kontzertuak iragartzeko kartelen irudiek oholtza atzeko lanak duen balioa gogoraraziko digute, eta sarreretan erabiltzen den diseinu zehatz eta umoretsuak emanaldiez gozatzeko gonbidapena luzatuko digu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


2024-03-24 | ARGIA
Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


Eguneraketa berriak daude